Whitney Wolfe Herd
Whitney Wolfe Herd (Salt Lake City, Utah, AEB, 1989ko uztailaren 1a) estatubatuar enpresaburua eta ekintzailea da.[1]
Whitney Wolfe Herd | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salt Lake City, 1989ko uztailaren 1a (34 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Southern Methodist University (en) Judge Memorial Catholic High School (en) (2003 - 2007) high school diploma (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua, pertsona ospetsua eta ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Bumble (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Salt Lake Cityn jaio zen, Utahn, 1989an.[2] Nazioarteko Harremanak ikasi zituen Hegoaldeko Unibertsitate Metodistan.[2] Sustatu zuen lehen proiektua banbu organikoko poltsak saltzea izan zen, irabazi asmorik gabe, eta gero arropa sorta bat sortu zuen bidezko merkataritzaz kontzientziatzeko.[2]
Bumbleren zuzendari exekutiboa da, eta Tinder hitzorduen aplikazioaren sortzaileetako bat. Bumble sortu zen Badooren sortzailea Wolfe Herderekin harremanetan jarri zenean, hitzorduen plataforma bat sortzeko, eta harekin elkartu zen 2011n.[3] Forbes-en arabera, $1 mila milioi dolar baino gehiago balio du konpainiak.[4]
2021ean, Estatu Batuetako burtsan aritzen zen enpresa bateko CEO gazteena bihurtu zen.[2]
Aintzatespenak
- 2014. urtean teknologian eragin handiena izan zuten 30 emakumeetako bat izendatu zuten .
- 2016. urtean, Elle aldizkariaren teknologiako emakumeetako bat izendatu zuten.
- 2017an eta 2018an Forbesek 30 urte baino gutxiago dituen 30en arteko zerrendan sartu zuen.[5][6] Gainera, Inc-eko 15 emakume ekintzaileetako bat izendatu zuten 2017an, eta Forbes, Fast Company[7] eta Wired Erresuma Batuko azaletan egon da.[8][6][9]
- 2018ko apirilean, Time 100 zerrendan agertu zen.[10] 2021eko otsailean, munduko aberatsik gazteena bihurtu zen. Ez da batere ohikoa, munduko 500 dirutza handienen %5 baino ez baitago emakumeen esku.[2]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Cómo Whitney Wolfe Herd, la jefa de Bumble, cambió el mundo de las apps de citas» BBC News Mundo 2023-11-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-09).
- .
- Bumble Hits 11.5m Users At Start Of 2017. .
- Clare O'Connor. (14 de noviembre de 2017). «Billion-Dollar Bumble: How Whitney Wolfe Herd Built America's Fastest-Growing Dating App» Forbes.
- Meet The Consumer Technology 30 Under 30 Class Of 2017. .
- Forbes Releases 2018 Edition of the 30 Under 30 List. Forbes 14 de noviembre de 2017.
- Valby, Karen. (28 de agosto de 2017). Bumble's CEO Takes Aim at LinkedIn. Fast Company.
- 15 Female Entrepreneurs to Watch Out For in 2017. .
- Tait, Amelia. (30 de agosto de 2017). Swipe Right for Equality: How Bumble is Taking on Sexism. Wired UK.
- «Whitney Wolfe Herd: The World’s 100 Most Influential People» Time.