Which Side Are You On?
Which Side Are You On? (euskaraz Noren Alde Zaudete?, ingelesez literalki Zein Aldetan Zaudete?) 1931an Florence Reece ekintzaile sozial, olerkari eta kantautoreak idatzitako folk protesta abesti bat da.
Which Side Are You On? | |
---|---|
Pete Seegerren musika-lana | |
Egilea(k) | Pete Seeger |
Argitaratze-data | 1931 |
Izenburua | Which Side Are You On? |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | ingelesa |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Florence Reece (en) |
Historia
Florence ekintzaile soziala izateaz gain Sam Reece sindikalariaren emaztea zen, Kentucky estatuko Harlan konderriko United Mine Workers (Meatzarien Batasuna) sindikatuko burua.
Abestiak gaitzat 1931ean konderri horretan meatzarien eta meatzeen jabeen arteko liskar eta borroka bortitzak ditu. Reece familiari jazarpena egiteko, J. H. Blair sheriffa eta bere gizonak (meatze konpainiaren soldatapean) Sam Reece atzemateko asmoz Reecedarren etxean ilegalki sartu ziren. Baina Sam ekintza honetaz aurrez ohartu zutenez etxetik ihes egin zuen, halere Florence eta bere haurrak etxean gelditu eta poliziari aurre egin behar izan zioten. Gau hartan, polizia etxetik ospa egin eta gero, Florencek etxeko sukaldean zintzilik zeukaten egutegian abesti honetako hitzak idatzi zituen. Doinua aurretik Jack Munroek konposatutako "Lay the Lily Low" ("Laga Lilia Behean") meza ereserkia baptista herrikoietik hartu zuen.[1]
Ordutik aurrera AEBetan arras ospetsua bilakatu den protesta abestia da, nagusiki langileen eta nagusien arteko gatazka sozialen eta sindikalismoaren ikur dena. Abeslari, kantautore eta musika talde ugarik bertsioak egin dizkiote, bakoitzak bere musika estilora moldatuz, tartean Pete Seeger, Dick Gaughan eta Dropkick Murphys.
Hitzak
Ingelesez Bis My daddy was a miner They say in Harlan County Oh, workers can you stand it? Don't scab for the bosses |
Euskaraz Bis Nire aitatxoa meatzaria zen Harlan konderrian jende neutralik Oi, langileok nola jasan dezakezue? Ez izan nagusien morroi |
Erreferentziak
- Which Side Are You On? (Ingelesez)