WhatsApp telefono mugikorretan instala daitekeen bat-bateko mezularitzarako aplikazio bat da. 2014az geroztik, jabetza Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Facebook multinazionalaren esku dago.
Jatorria | |
---|---|
Sorrera-urtea | 2009 |
Argitaratze-data | 2009 |
Banatze bidea | deskarga digitala |
Azken bertsioa | 24.6.77 |
Ezaugarriak | |
Euskarria | iOS, Android eta Microsoft Windows |
Sarrera gailua | ukimen-pantaila |
Programazio-lengoaia | Erlang (en) |
Sistema eragilea | WhatsApp stored messages (en) |
Irakur dezake | macOS, iOS eta Android |
Idatz dezake | WhatsApp encrypted database (en) eta WhatsApp stored messages (en) |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | lizentzia jabedun |
Deskribapena | |
Oinarritua | Extensible Messaging and Presence Protocol |
Kokapena | |
Jabea | WhatsApp LLC (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | WhatsApp LLC (en) |
Gertaera nabarmenak | access restriction (en) |
whatsapp.com | |
Ezaugarriak
Nork bere kontaktuekin doan txatea dezake, Internet konexioa egonez gero. iPhone, Android, Blackberry eta Nokia mugikorretan funtzionatzen du eta testu-mezuak, argazkiak, bideoak edo audioak bidaltzeko aukera ematen du, bakarkako txata zein taldekoa egiteko, eta baita hainbat laguni mezu bera igortzeko ere[1]. Aplikazioa doan jaits daiteke[1].
Multiplataforma izatean bide dago arrakastaren zati handi bat: izan ere, egon badaude beste aplikazio batzuk kontaktuekin txateatzeko, baina sistema bakarrean erabil daitezkeenak: alegia, iPhone bat izanik, ez dago Blackberry batekin kontaktuan aritzerik[1].
WhatsAppek norberaren mugikorreko kontaktuetan dauden eta WhatsApp aplikazioa duten beste erabiltzaile batzuei mezuak bidaltzeko aukera ematen du. Kontaktu horiek argazkiarekin edukiz gero, argazkiak ere erakusten ditu[1].
Talde-txatak sor daitezke eta, horrela, lagun talde osoaren arteko elkarrizketak egin, adibidez. Aukera dago mezua iristen den bakoitzean jakinarazpena jasotzeko, edo jakinarazpenak desaktibatu eta mezu horiek[1] aplikazioan sartzean ikusteko. Whatsappek solaskideei buruzko pribatutasuna izateko zenbait eginbide eskaintzen joan da, gero eta gehiago, erabiltzaileak aukeran horiek aktiba ditzan, hala nola mezua jaso den edo ez jakinaraztea, solaskide bat konektatuta dagoen edo ez, eta are, mezuak denbora jakin batez bakarrik irakurgai jartzeko modua, 2022ko uztailean iragarri zenez[2].
Internet konexioa behar da WhatsApp erabiltzeko. Konexio bat kontratatuta edo Wi-Fi bidez konektatuz gero, lagunekin mezuak, argazkiak, bideoak... doan truka daitezke.
Whatsappek hainbat hizkuntzatako interfazea du, baina oraingoz ez dago euskarazko lokalizaziorik[1][3].
Ikus gainera
Erreferentziak
- Sustatu, CC-BY-SA lizentzia. (2011-08-29). Whatsapp: mugikor bidez txateatzeko modako aplikazioa. .
- Gorraiz, Uxue Rey. «Whatsappek aukera emanen du norbera online den ezkutatzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- Durruti, X.. (2016-12-23). «Whatsapp aplikazioa euskaratu nahi duzu?» Iparra.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).