Westworld (filma)
Westworld (euskaraz Mendebaldeko Mundua) 1973ko Michael Crichton estatubatuar idazle eta zinema zuzendariak zuzendu eta idatzitako zientzia-fikziozko film bat da. Yul Brynner, Richard Benjamin eta James Brolin aktoreek antzeztu zuten.
Westworld (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1973 | |||
Izenburua | Westworld | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
OCLC | 45078509 | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | ekintza-filma, thrillerra, zientzia-fikziozko filma, beldurrezko zinema, film distopikoa eta Westerna | |||
Iraupena | 89 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Los Angeles | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Michael Crichton | |||
Gidoigilea(k) | Michael Crichton | |||
Antzezlea(k) | ||||
Yul Brynner Richard Benjamin James Brolin Alan Oppenheimer (en) Victoria Shaw (en) Dick Van Patten (en) Steven Franken Majel Barrett Anne Randall Nora Marlowe Robert Hogan (en) Linda Gaye Scott Jared Martin Kip King Davis Roberts | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Paul Lazarus III | |||
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer | |||
Edizioa | David Bretherton | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Fred Karlin (en) | |||
Argazki-zuzendaria | Gene Polito (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Argumentu nagusia | Androidea, adimen artifiziala, risk management (en) , entertainment industry (en) , arriskuen prebentzioa, Abentura-turismoa, errealitatea eta escapism (en) | |||
Historia | ||||
Nominazioak | Hugo Award for Best Dramatic Presentation (en) Nebula Award for Best Script (en) | |||
Bideoa | YouTube | |||
kronologia | ||||
|
Futureworld (1976) jarraipena izan zuen, bai eta Beyond Westworld (1980) telesaila ere. Gainera, 2016ean HBO telebista kateak film honetan oinarritutako izenburu berdineko telesaila ere estreinatu zuen.
Argumentua
Etorkizun hurbil batean, 1983. urtean (filma 1973an estreinatu zen), hiru eremutan banatutako erakustazoka eta aisi parke erraldoi bat dago: Antzinako Erroma, AEBetako Mendebalde Urruna eta Erdi Aroa. Bakoitzak bere garaia fideltasun osoz islatzen du. Gainera, ekonomikoki ahal duenak hautatutako garaian bere abenturak bizitzeko aukera ere badu. Parkera bi adiskide oporrak pasatzera etorri berri dira, Peter Martin (Richard Benjamin) eta John Blane (James Brolin). Guztia ederki kontrolpean dago, bertan antzezpenak burutzen dituen robot batek akatsa duen arte, bere biktimei atzetik nekagaitz jarraitzeko diseinatua dagoen Pistolari gupidagabea (Yul Brynner).
Aktoreak
- Yul Brynner: Pistolaroa
- Richard Benjamin: Peter Martin
- James Brolin: John Blane
- Norman Bartold: Erdi Aroko zalduna
- Alan Oppenheimer: Arduradun nagusia
- Victoria Shaw: Erdi Aroko erregina
- Dick Van Patten: Bankaria
- Linda Scott: Arlette, frantziar emagaldua
- Steve Franken: Deloseko teknikaria, Pistolariak tiroz hila
- Michael Mikler: Zaldun Beltza
- Terry Wilson: Sheriffa
- Majel Barrett: Carrie andereinoa, Westworld putetxeko madama
- Anne Randall: Daphne, Erdi Aroko Zaldunaren aholkuei jaramonik egiten ez dien anderea
- Nora Marlowe: Gonbidatua
- Robert J. Hogan (krediturik gane): Deloseko gonbidatu elkarrizketatua
Ikus gainera
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)