Westminster abadia
Westminster abadia (ingelesez Westminster Abbey) katedral baten neurria duen eliza gotikoa da. Usadio edo ohitura handiko Ingalaterrako errege-erreginen koroaketa eta ehorzketa lekua da. London hiriburuko Westminster eremuan kokatua dago, Westminster jauregiaren alboan.
Westminster abadia | |
---|---|
Westminster Abbey | |
Ondasun Ingelesa | |
Palace of Westminster and Westminster Abbey including Saint Margaret's Church | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Westminster Hiria |
Koordenatuak | 51°29′58″N 0°07′39″W |
Historia eta erabilera | |
Coronation | |
Wedding of Princess Elizabeth and Philip Mountbatten | 1947ko azaroaren 20a |
Wedding of Princess Anne and Mark Philips | 1973ko azaroaren 14a |
Wedding of Prince Andrew and Sarah Ferguson | 1986ko uztailaren 23a |
Wedding of Prince William and Catherine Middleton | 2011ko apirilaren 29a |
Jabea | English Heritage |
Kudeatzailea | English Heritage |
Izenaren jatorria | Petri |
Erlijioa | anglikanismoa katolizismoa |
Elizbarrutia | Anglican Diocese of Westminster (en) |
Izena | Petri |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa Arte gotikoa |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1291494 |
Webgune ofiziala | |
Koroaketak
1066ko Gillen I.a Konkistatzailearen koroaketa ezkeroztik, monarka ingeles guztiak abadia honetan koroatuak izan dira, salbuespenak Joana Grey, Eduardo V.a eta Eduardo VIII.a izan direlarik. Koroaketaren ospakizuna zuzentzeko ardura Canterburyko artzapezpikuak du. San Eduardoren eserlekua ("St, Edward's Chair") delakoa subiranoak euren koroaketa unean eserita dauden eserlekua da, hau elizaren barnean gordetzen delarik.
Ehorzketak
Ingalaterrako errege-erreginak
- Eduardo Aitorlea eta bere emaztea Edita Wessexkoa
- Henrike III.a Ingalaterrakoa
- Eduardo I.a Ingalaterrakoa eta bere emaztea Leonor Gaztelakoa
- Eduardo III.a Ingalaterrakoa eta bere emaztea Felipa Henaokoa
- Rikardo II.a Ingalaterrakoa eta bere emaztea Ana Bohemiakoa
- Henrike V.a Ingalaterrakoa eta bere emaztea Katalina Valoiskoa
- Eduardo V.a Ingalaterrakoa
- Henrike VII.a Ingalaterrakoa eta bere emaztea Isabel Yorkekoa
- Eduardo VI.a Ingalaterrakoa
- Maria I.a Ingalaterrakoa
- Elisabet I.a Ingalaterrakoa
Ingalaterra eta Eskoziako errege-erreginak
- Jakue I.a eta bere emaztea Ana Danimarkakoa
- Karlos II.a
- Maria II.a
- Gillen III.a
- Ana I.a eta bere senarra Jurgi Danimarkakoa
- Jurgi II.a eta bere emaztea Karolina Ansbachkoa
Beste erret pertsona batzuk
- Ana Neville, Rikardo III.a Ingalaterrakoaren emaztea
- Ana Cleveskoa (1515-1557), Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren emaztea
- Maria I.a Eskoziakoa
- Elisabet Estuardo
Gainera, errege familiako beste printze eta senideen hilobi ugari ere badaude. Aristokratak alboetako kaperetan ehortziak daude eta abadiarekin zerikusia duten pertsonak beste gune batzuetan.
Pertsonaiak nabarmenak
Westmister abadian Erresuma Batuko hainbat pertsonaia garrantzitsu ere ehortzirik badaude. Poet's corner (Olerkariaren txokoa) deritzonan ingeles literaturgile nagusienetako batzuk hilobiratuak daude; gainera, zientzialari, esploratzaile, politikari, militar, margolari, musikari eta baita nazioartean ospetsuak diren aktoreak ere ehortzirik daude. Erregeekin zerikusirik ez izan eta Westminsterren ehortzirik dauden pertsonaia hauen artean honako hauek nabarmendu litezke:
|
Bitxikeriak
Michael Faraday zientzilariak abadian bere gorpua ehorzteari uko egin eta Highgate hilerrian lurperatu zuten, halere Newtonen hilobiaren aldamenean bere omenez jarritako plaka bat du. Aldiz, Lord Byronek zuen ospe txarraren ondorioz bere gorpua abadian lurperatzea galarazi zuten.
Iruditegia
- Mendebaldeko atea
- Abadia gauez
- Klaustroa
- Iparraldeko atea
- Westminster abadia eta Big Ben erlojua
- Westminster abadia London Eyetik ikusita
- Charles Darwinen hilobia
- Barnealdea
Informazio praktikoa
- Metro geltokia: Westminster
Kanpo estekak
- Westminster abadiako webgune ofiziala (Ingelesez)