Westerplatteko gudua
Westerplatteko gudua Poloniaren inbasio alemaniarraren lehen gudua izan zen, eta Bigarren Mundu Gerraren hasiera izan zen Europan. Westerplatte penintsulan gertatu zen, Danzig Hiri Askeko portuan (orain Gdańsk, Polonia).
Westerplatteko gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerrako Poloniaren inbasioa | |||
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran | |||
![]() SMS Schleswig-Holstein itsasontziaren erasoa, 1939ko irailaren 5ean. | |||
Data | 1939ko irailaren 1etik irailaren 7a | ||
Lekua | Westerplatteko penintsula, Danzig Hiri Askea | ||
Koordenatuak | 54°24′27″N 18°40′17″E | ||
Emaitza | Alemaniar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
1920ko hamarkadan Poloniako Bigarren Errepublikak Garraio Militarreko Gordailua (Wojskowa Składnica Tranzytowa, WST) ezarri zuen Westerplatte penintsulan, Nazioen Ligaren begiradapean zegoen Danzig Hiri Askean. 1939ko irailaren 1etik aurrera, Alemania Naziko Wehrmachtak eta Danzigeko polizia alemaniarrak eraso egin zioten WSTari. Bi taldeek uste zuten Poloniako goarnizioak ezingo zituela ordu batzuk baino iraun errefortzuak jaso edo kontrola guztiz galdu aurretik, poloniarrek zazpi egunez mantendu zuten Westerplatteren kontrola, nahiz eta amiltze-bonbardaketak jaso airetik eta SMS Schleswig-Holstein itsasontziaren erasoak itsasotik.
Westerplatteren defentsa inspirazioa izan zen Poloniako armadarentzat eta herriarentzat, Alemaniak beste leku batzuetan egindako aurrerapenen aurrean, eta oraindik erresistentzia-sinbolotzat hartzen da Polonia modernoan. Poloniako gobernuak museo publiko bat irekitzeko asmoa du 2026an[1].
Erreferentziak
- (Polonieraz) «Muzeum na Westerplatte zacznie powstawać w 2022 roku» trojmiasto.pl 2019-11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).