Westcarren Papiroa

Westcarren Papiroa (Berlingo papiroa 3033), testu egiptoar miresgarri bat da, papiroan idatzia, ipuin magiko eder batzuekin. 1825ean erosi zuen Henry Westcar alemaniarrak, eta, 1866tik, Berlingo Egiptoar Museoan dago. Dokumentuak 169 zentimetroko luzera eta 33ko altuera du.

Ipuinak, ziuraski, Egiptoko XII. dinastian idatzi ziren, konposaketa motagatik, eta magiari buruzko istorio ezagunik antzinakoena bezala hartzen da. Bertan kontatzen diren gertaerak, Egiptoko Antzinako Inperioan gertatzen dira, baina, papiroa bera, hiksoen garaian idatzita dago, K.a. 1650 eta K.a. 1540 inguruan.

Westcarren papiroaren txatala. Altes Museum Berlin

Istorio hauetako bakoitza, Keops faraoiaren gortean kontatzen dute faraoiaren semeek.

  • Lehen istorioa (lerro gutxi batzuk baino ez direna geratzen), azti bati buruzkoa da, beharbada Imhotep, Necherjeten erregealdian (Dyeser deitua istorioan).
  • Bigarren istorioa, (oso zatikatua dagoena), Nebkaren erregealdian gertatzen da. Kefrenek, Ptah jainkoaren tenpluko eskriba, bere emazteaz eta honen maitaleaz nola mendekatu zen kontatzen du, argizarizko krokodilo magiko bat erabiliz.
  • Hirugarren istorioa, Keopsen aita eta aurreko faraoia izan zen Snefruren erregealdian gertatzen da. Kefrenek, malenkoniak jota zegoen Snefru entretenitzen ari ziren hogei neska gazte birjinetako bati erori zitzaion bitxi berdea aurkitzeko, azti batek laku batetako urak nola banandu zituen kontatzen du.
  • Laugarren istorioa, gortean gertatzen da, Dyedi aztiarekin. Azti honek, Keops eta honen seme Dyedefhorren aurrean, aurretik burua moztutako ahate bati bizia nola itzultzen dion kontatzen du. Baita Dyehuty edo Thot jainkoaren sekretuak ere.
  • Bosgarren istorioa, Egiptoko V. dinastiako erregeen jatorriari buruzko iragarpen bat da. Keopsek, Dyedi aztiaren iragarpenaren bidez, Raren apaiz gorena zen Sajeburen emazte zen Rudydyedeten hiru semeak ziren Userkaf, Sahura eta Neferirkara, bata bestearen atzean, Egiptoko hiru errege nola izango ziren eta gertatu zena jakiten du.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.