Weser
Weser[1] Alemaniako iparmendebaldean itsasoratzen den ibaia da.
Weser | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 451 km |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 53°33′40″N 8°31′20″E |
Estatu burujabe | ![]() |
Alemaniako estatua | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 47.960 km² |
Arro hidrografikoa | Weser Basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 327 m³/s |
Iturburua | Fulda ibaia eta Werra |
Bokalea () | Ipar itsasoa |
Iturburua
Hannoversch Münden herrian du bere hasiera, hegoalderago hasten diren Fulda eta Werra ibaiek bat egiten dutenean.
Arroa
41.094 kilometro koadroko azalera hartzen du bere arroak. Arroko herri ospetsuen artean, Eisenach, Johann Sebastian Bachen jaioterria, Hamelin, ipuineko txistulariarena, eta kirolarekin zerikusia dute Göttingen eta Wolfsburg herriak daude. Gurutzatzen dituen herrien artean Hannoversch Münden, Beverungen, Höxter, Holzminden, Bodenwerder, Hamelin, Hessisch-Oldendorf, Rinteln, Vlotho, Bad Oeynhausen, Porta Westfalica, Minden, Petershagen, Nienburg, Achim, Bremen, Brake, Nordenham eta Bremerhaven daude.
Itsasoratzea
Hannoversch Münden herrian Fulda eta Werra ibaiek bat egin ondoren, Weser ibaia, 452 kilometro egin ondoren, Bremerhaven herrian itsasoratzen da, Bremengo eskualdean
Historia
Idistavisoko gerra, Germaniko eta Arminioren arteko azkeneko gerra, 16. urtean ibai honen inguruan gertatu zen, oraingo Minden herrian, Ipar Renania-Westfalia eskualdearen iparrekialdeko muturrean.