Wesendonck Lieder

Wesendonck Lieder ("Wesendoncken abestiak") Richard Wagnerrek konposatutako abesti zikloa da. Die Walküre sortzen ari zen garai hartan. Hauxe eta Siegfried Idyll dira operatik landa sortu zituen obretatik egun oraindik taularatzen diren lanak.

Mathilde Wesendonck (1850) Karl Ferdinand Sohnek margotua, Bonneko StadtMuseumean ikusgai.
Wesendonck Lieder
Jatorria
IzenburuaWesendonck-Lieder
Ezaugarriak
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Wagner

IMSLP: 5_Gedichte_für_eine_Frauenstimme,_WWV_91_(Wagner,_Richard) Edit the value on Wikidata

Zikloa Mathilde Wesendoncken - Wagnerren nagusiaren emaztea - poemen musikatzea da. Wagner Zurichen egin zen Otto Wesendoncken ezagun, Saxoniatik ihesi heldu zen, Dresdeko 1849ko maiatzeko altsamenduan parte hartzua zuen. Aldi batez, Wagner eta bere andre Minna elkarrekin bizi izan ziren Babes-etxean (alemanez Asylum), Wesendonck lursaileko landetxean. Batzuetan Wagner eta Mathildek maitasun afera izan zutela ziurtatzen da; edozein kasutan, egoerak eta zoraldiak Die Walküreren lehen ekitaldiko intentsitatea sortzen lagundu zuten, horretan ari zen Wagner orduan, Tristan und Isolde-aren hastapenean ere bazen; zalantzarik gabe Mathilderen olerkien eragina ere badu lan horrek.

Otto eta Mathilde Wesendoncken etxea 1857an Zurichen.

Olerkiek Wilhelm Müller-ren patosaren eta malenkoniaren eragina dute, XIX. mende hasieran Schubertek erabili zuen poetarena. Baina hizkuntza estilo erromantikoak garatutakoa baina tirabiratsuagoa eta intentsoagoa da.

Wagnerrek berak abestietako bi Tristan und Isoldarako zirriborro izendatu zituen, operan erabiliko zituen lehen ideia musikalak izan ziren. Träume-n bigarren ekitaldiko maitasun duetoaren zuztarrak entzun daitezke eta Im Traibhaus-en (azken konposaketa) hirugarren ekitaldiko preludioko musika dago. Tristanen estilo kromatiko-armonikoa bost kantetan dago eta horrek batzeko du zikloa.

Hasiera batean Wagnerrek emakume ahotsarentzat eta pianoarentzat soilik idatzi zituen abestiak, baina Träumeren bertsio orkestratua sortu zuen ganbara orkestra batek Mathilderen leihopean jo zezan bere urtebetetze egunean 1857ko abenduaren 23an. Ziklo gisa lehen aldiz Mainzen jo zuten 1862ko uztailaren 30ean Emakume ahotsarentzako bost kanta izenburuarekin. Batzuetan gizon ahotsaren abesten da Träume, gerra aurreko Lauritz Melchior-en bertsioan esaterako (HMVk errejistratua).

Orkestra handirako egokitzapena Wagner zuzentzen zuen Felix Mottl-ek burutu zuen. 1976an Hans Werner Henze konpositore alemanak ziklo guztiaren ganbararako bertsioa ekoiztu zuen.

Abestiak

Der Engel ("Aingerua"), 1857ko azaroan konposatua Sehr ruhig bewegt interpretazio aholkuarekin.

Stehe still! ("Geldi hor!"), 1858ko otsailean konposatua Bewegt interpretazio aholkuarekin.

Im Treibhaus - Studie zu Tristan und Isolde ("Negutegian - Tristan eta Isoldarako zirriborroa"), 1858ko maiatzean konposatua Langsam und schwer interpretazio aholkuarekin.

Schmerzen ("Penak"), 1857ko abenduan konposatua Langsam und breit interpretazio aholkuarekin.

Träume - Studie zu Tristan und Isolde ("Ametsak – Tristan eta Isoldarako zirriborroa"), 1857ko abenduan konposatua Sehr mässig bewegt, aber nie schleppend interpretazio aholkuarekin.

Itzulpenak

Andreas eta Gudrunek euskaratutako hitzak.


Aingerua

Haurtzaroko lehen egunetan

Aingeruei sarri entzun nien,

Gozamen zerutiarrak dituztela

Trukatzen eguzki lurtarrarengatik,


Hala, bihotza atsekabetzean

Munduarengandik izkutatzen du nahigabea,

Hala, odolusten da isiltasunean

Eta malkotan da desagertzen,


Hala, askapena du

Sutsuki otoi eskatzen,

Orduan aingerua harenganatzen da

Eta eztiki darama zerura.


Bai, niregana ere jeitsi da aingeru bat

Eta hego distiratsuekin

Min ororen artetik goratu du

Nire izpiritua zerurantz!


Geldi hor!

Denboraren gurpil zalapartatsua,

Zu, eternitatearen neurria;

Esfera distiratsuak ortzi zabalean,

Gure esfera ere inguratzen duzu;

Betiereko sorkuntza, geldi hor!

Bihurtzeaz aski dut, utzidazue izaten!


Geldi, indar sortzaile,

Mugarik gabe sortzen, jatorrizko pentsamendu!

Gelditu hats oro, desira itzali,

Segundu bateko bakea emadazue!

Pultso zoro, lasaitu zure taupadak;

Buka zaitez, borondatearen betiereko egun!


Nire zoriontasunaren osotasuna

Dasta dezadan ahanztura gogoan!


Begiek beste begietako alaitasuna edatean,

Arima guztia beste ariman da galtzen;

Izateak izatean du topo egiten,

Eta helburu ororen itxaropena gertu da,

Ezpainak mutu daudenean txundimen isilean,

Ez da borondaterik izango duen arimarik:

Gizakiak badaki eternitatearen markaz

Eta igarkizuna asmatuko du, Jainkotasuna!


Negutegian - Tristan eta Isoldarako zirriborroa

Arku altuetako hosto mardulak,

Esmeraldazko olanak,

Zuek lurralde urrunetako umeak,

Esadazue zergatik egiten duzuen aiene?


Zuen adarrak isilki dituzue okertu,

Zeinuak airean marraztu,

Eta zuen atsekabeen lekuko mutua

Balitz bezala egiten du alde lurrin gozoak.


Luzaera eta desira zabalez

Irekitzen dituzue zuen besoak

Eta besarkatzen hutsaltasunez

Zuloaren izu nardagarria.


Aski ongi dakit landare gaixoek:

Patu bera dugu partekatzen.

Gure inguruan argia distiratsua bada ere

Ez da hau gure etxea!


Eta eguzki gozagarriak nola

Egiten du alde egunaren distira hutsak,

Benetan patitzen duenak

Bere burua isiltasunaren mantu ilunean biltzen du.


Isil da geratzen, xuxurla kezkatiak

Du gela beltza betetzen:

Tanta astunak ditut ikusten

Hosto Berdeetatik jausten.


Penak

Eguzki, ilunabarrero duzu negar egiten

Zure begiak gorri diren arte,

Itsasoko ispiluan bainatzean

Heriotz goiztiarrak gaitu ustekabean harrapatu;


Baina berriz zara zure betiko handitasunaz altsatzen,

Mundu ilunaren loria,

Berriz zara goizean esnatzen

Heroi garailea nola!


A, zergatik naiz kexatuko,

Zergatik da nire bihotza hain astuna,

Eguzkia bera ere atsekabetzen bada?

Eguzkia bera ere ezkutatzen bada?


Eta heriotzak soilik sortzen badu bizitza,

Minak soilik ekartzen zoriona:

O zenbat eskertzen dudan

Naturak hainbeste pena niri eman izana.


Ametsak – Tristan eta Isoldarako zirriborroa Esan ze amets miragarriek

Duten gatibu nire arima,

Eta ez diren, burbuilak bezala,

Gau ilunean desagertu?


Egun bakoitzeko ordu bakoitzean

Ederki loratzen diren ametsak,

Eta imitazio zerutiarrekin

Izpiritura alaiki doazenak.


Arima iragazten duten

Tximistak dira ametsak,

Hantxe dute betiereko irudia margotzen:

Dena ahaztea, oroimen bakarra!


Udaberriko eguzkiak musukatzen

Dituen elurretako liliak dira ametasak,

Egun berriari diosala egiten diote

Begiztatu ezinezko zoriontasuna dira,


Hala dira hazten, hala loratzen,

Ameskiro askatzen haien lurrina,

Gozoki zimeldu zure bularrean

Eta orduan lurperatu hilobira.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.