Werner Sombart

Werner Sombart (Ermsleben, Saxonia-Anhalt, 1863ko urtarrilaren 19a - Berlin, 1941eko maiatzaren 18a) ekonomista eta soziologo alemaniarra izan zen. XX. mendeko lehen laurdeneko "eskola historiko gaztearen" egile nagusia izan zen.

Werner Sombart

Bizitza
JaiotzaErmsleben (en) Itzuli, 1863ko urtarrilaren 19a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
HeriotzaBerlin, 1941eko maiatzaren 18a (78 urte)
Hobiratze lekuaWaldfriedhof Dahlem (en) Itzuli
Familia
AitaAnton Ludwig Sombart
Ezkontidea(k)Corina Sombart (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBerlingo Humboldt Unibertsitatea
Tesi zuzendariaGustav von Schmoller
Adolph Wagner (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Wassily Leontief
William John Fellner (en) Itzuli
Walter Adolf Jöhr (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Gustav von Schmoller
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta historialaria
Lantokia(k)Wrocław eta Berlin
Enplegatzailea(k)Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Handelshochschule Berlin (en) Itzuli
Wrocławeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakMax Weber
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
MugimenduaConservative Revolution (en) Itzuli

Hastapenak, sozialismoa eta ekonomia

Wirtschaftsleben im Zeitalter des Hochkapitalismus, 1928

Ermsleben-en jaio zen, Alemaniako Harz mendialdean, eta bere aita politikari liberala, industrial eta lur jabe aberats bat izan zen. Hala, Anton Ludwig Sombart-ek, Pisa, Berlin eta Erromako unibertsitateetan zuzenbidea eta ekonomia batera ikasi zituen. 1888an, Berlingo Unibertsitateko doktore egin zen Gustav von Schmoller-en zuzendaritzapean, garaiko Alemaniako ekonomistarik nabarmenena.

Ekonomista bezala, eta are gehiago militante "sozial" bezala, Sombart ezker muturrekotzat hartzen zuten garai hartan, eta ondorioz, Bremeneko merkataritza ganbaran zuzendari juridiko gisa praktikak egin ondoren, irakasle laguntzaile postu bat baino ez zioten eskaini Breslauko Unibertsitate urrunean.

Nahiz eta Heidelberg eta Friburgo bezalako unibertsitatea prestigiosoek joatea eskatu, garaiko gobernuek hori oztopatu zuten. Sombart, garai hartan, "marxtar" nabaria zen (ez marxista, baizik Karl Marx erabiltzen eta harekin elkar eragiten zuen norbait), eta hain zen aditua, Friedrich Engels-ek, zeinarekin gutunak gurutzatzen zituen, Marx-en Kapitala ulertzeko gai zen Alemaniako irakaslea bakarra zela adierazi zuela.

1902an berea lanik nagusiena argitaratu zen, Kapitalismo Modernoa (Der moderne Kapitalismus), sei liburukitan. Ekonomiaren historiaren eta garapenaren azterketa sistemikoa izan zen eta eskola historiko baten benetako lana. Nahiz eta oso kritikatu izango zen ekonomista neoklasikoengatik eta beste zenbait banakoengatik, gaur egun ere adarkatze anitzeko obra klasikoa kontsideratzen da. Adarkatzetako bat, Annalen Eskola (Fernand Braudel) izan zen. Hainbat hizkuntzetara itzuli zen liburua, baina ez ingelesera, izan ere, Princeton Unibertsitateak zituen horretarako eskubideak eta ez du argitaratzerik nahi izan.

1906an Sombartek irakasle postu bat onartuko dut Berlingo merkataritza eskolan, Breslau baino prestigio gutxiagoko erakundea baina ekintza politikotik gertuagoa. Egoera honetan, segida emango zion Kapitalismo Modernoari, eta hala, luxua, moda eta gerra paradigma ekonomiko gisa irudikatuko ditu. 1906an Zergatik ez Sozialismorik Estatu Batuetan? argitaratu zuen eta egun arte amerikar salbuespenaren inguruko lan klasikoa bihurtu da.

Soziologo ibilbidea

1917an Berlingo Unibertsitateko irakasle bihurtuko zen. Postua 1931 arte mantendu zuen baina 1940a arte arituko da klaseak ematen. Tarte horretan, soziologo prestigiosoenetakoa izan zen, bere Max Weber laguna baina gehiago, nahiz eta azken honek gerora askoz ezagunagoa egingo den; XXI. mendean, Sombart ia ahaztuta geratu da.

Sombartek soziologia humanitateen (Geisteswissenschaften) zati bat bezala ikusten zuen, behar bat bezala, izan ere, kanpoko ikuskera objektiboa baino gehiago (Begreifen), soziologiak gizabanakoak tartean sartzen dituen heinean, hauen barne ulerkera enpatikoa (Verstehen) egitera behartuta dago. Ikuskera hau ez da bat ere arrakastatsua izango Sombarten bizialdian, izatez, zientzia sozialen "zientifikotzearen" teoria indartuz ari zen garai horretan. "Zientifikotze" hori bat egiten zuen Auguste Comte eta Émile Durkheimenen tradizioarekin eta "fisikarekiko jeloskortasuna", modu informalean, ere deitu zioten. Max Weber, aldiz, Sombarten ikuskeraren aldekoagoa zen eta ikuskera hori indartu zuen. Sombarten saiakera soziologiko nagusiak 1956an hil osteko Noo-Soziologie lanean bildu ziren.

Lanak

  • Sombart, Werner (1906) Das Proletariat. Bilder und Studien. Die Gesellschaft, vol. 1. Berlin: Rütten & Loening.
  • Sombart, Werner (1906) Warum gibt es in den Vereinigten Staaten keinen Sozialismus? Tübingen: Mohr. Several English translations, incl. (1976) Why is there No Socialism in the United States. New York: Sharpe.
  • Sombart, Werner (1911) Die Juden und das Wirtschaftsleben. Leipzig: Duncker & Humblot. Several English translations, incl. (1951) The Jews and Modern Capitalism. Glencoe, IL: Free Press.
  • Sombart, Werner. Der moderne Kapitalismus. Historisch-systematische Darstellung des gesamteuropäischen Wirtschaftslebens von seinen Anfängen bis zur Gegenwart. Final edn. 1928, repr. 1969, paperback edn. (3 vols. in 6): 1987 Munich: dtv. (Also in Spanish; no English translation yet.)
  • Sombart, Werner (1921) Luxus und Kapitalismus. München: Duncker & Humblot, 1922. English translation: Luxury and capitalism. Ann Arbor: University of Michigan Press.
  • Sombart, Werner (1934) Deutscher Sozialismus. Charlottenburg: Buchholz & Weisswange. English translation (1937, 1969) A New Social Philosophy. New York: Greenwood.
  • Sombart, Werner (1938) Vom Menschen. Versuch einer geisteswissenschaftlichen Anthropologie. Berlin: Duncker & Humblot.
  • Sombart, Werner (1956) Noo-Soziologie. Berlin: Duncker & Humblot.
  • Sombart, Werner (2001) Economic Life in the Modern Age. Nico Stehr and Reiner Grundmann, eds. New Brunswick: Transaction. (New English translations of key articles and chapters by Sombart, including (1906) in full and the segment defining Capitalism from (1916))
  • Les Juifs et la vie économique, 1923[1].

Sombarti buruzko lanak

  • Appel, Michael (1992): Werner Sombart: Historiker und Theoretiker des modernen Kapitalismus. Marburg: Metropolis.
  • Backhaus, Jürgen G. (1996), ed. Werner Sombart (1863-1941): Social Scientist. 3 vols. Marburg: Metropolis.
  • Backhaus, Jürgen G. (2000), ed. Werner Sombart (1863-1941): Klassiker der Sozialwissenschaft. Eine kritische Bestandsaufnahme. Marburg: Metropolis.
  • Brocke, Bernhard vom (1987), ed.: Sombarts Moderner Kapitalismus. Materialien zur Kritik und Rezeption. München: dtv
  • Drechsler, W. "Zu Werner Sombarts Theorie der Soziologie und zu seiner Biographie", in Werner Sombart: Klassiker der Sozialwissenschaft. Eine kritische Bestandsaufnahme, Marburg: Metropolis, 2000, pp. 83-100.
  • Lenger, Friedrich (1994): Werner Sombart, 1863-1941. Eine Biographie. München: Beck.
  • Muller, Jerry Z., 2002. The Mind and the Market: Capitalism in Western Thought. Anchor Books.
  • Nussbaum, Frederick Louis (1933): A History of the Economic Institutions of Modern Europe: An Introduction of 'Der Moderne Kapitalismus' of Werner Sombart. New York: Crofts.
  • Kevin Repp (2000): Reformers, Critics, and the Paths of German Modernity: Anti-Politics and the Search for Alternatives, 1890-1914. Harvard University Press. Boston, MA. ISBN 0-674-00057-9.
  • Sombart, Nicolaus (1991): Jugend in Berlin, 1933-1943. Ein Bericht. Frankfurt/Main: Fischer.
  • Sombart, Nicolaus (1991): Die deutschen Männer und ihre Feinde. Carl Schmitt - ein deutsches Schicksal zwischen Männerbund und Matriachatsmythos. Munich: Hanser.

Erreferentziak

  1. 2012an berrargitaratua Kontre Kulture-n.

Bibliografia

  • Appel, Michael (1992): Werner Sombart: Historiker und Theoretiker des modernen Kapitalismus. Marburg: Metropolis.
  • Backhaus, Jürgen G. (1996), ed. Werner Sombart (1863-1941): Social Scientist. 3 vols. Marburg: Metropolis. (The standard, all-encompassing work on Sombart in English.)
  • Backhaus, Jürgen G. (2000), ed. Werner Sombart (1863-1941): Klassiker der Sozialwissenschaft. Eine kritische Bestandsaufnahme. Marburg: Metropolis.
  • Brocke, Bernhard vom (1987), ed.: Sombarts Moderner Kapitalismus. Materialien zur Kritik und Rezeption. München: dtv
  • Drechsler, W. "Zu Werner Sombarts Theorie der Soziologie und zu seiner Biographie", in Werner Sombart: Klassiker der Sozialwissenschaft. Eine kritische Bestandsaufnahme, Marburg: Metropolis, 2000, pp. 83–100.
  • Iannone, Roberta (2013), Umano, ancora umano. Per un'analisi dell'opera Vom Menschen di Werner Sombart, Roma-Acireale, Bonanno.
  • Lenger, Friedrich (1994): Werner Sombart, 1863-1941. Eine Biographie. München: Beck.
  • Mitzman, Arthur (1973) Sociology and Estrangement: Three sociologists of Imperial Germany, New York, Alfred A. Knopf.
  • Most, Kenneth S. "Sombart, Werner (1863-1941." In History of Accounting: An International Encyclopedia, edited by Michael Chatfield and Richard Vangermeersch. New York: garland Publishing, 1996. pp. 541–542.
  • Muller, Jerry Z., 2002. The Mind and the Market: Capitalism in Western Thought. Anchor Books.
  • Nussbaum, Frederick Louis (1933): A History of the Economic Institutions of Modern Europe: An Introduction of 'Der Moderne Kapitalismus' of Werner Sombart. New York: Crofts.
  • Sombart, Nicolaus (1991): Jugend in Berlin, 1933-1943. Ein Bericht. Frankfurt/Main: Fischer.
  • Sombart, Nicolaus (1991): Die deutschen Männer und ihre Feinde. Carl Schmitt - ein deutsches Schicksal zwischen Männerbund und Matriachatsmythos. Munich: Hanser.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.