Wendy Williams

Wendy Joan Williams Hunter (Asbury Park, New Jersey, 1964ko uztailaren 18a) aktore, idazle eta komunikabideetan dabilen pertsona ospetsua da. The Wendy Williams Show izeneko telebista-saioagatik da ezaguna.

Wendy Williams

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakWendy Joan Williams
JaiotzaAsbury Park (New Jersey), 1964ko uztailaren 18a (59 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Kevin Hunter (en) Itzuli  (1999 -  2020)
Hezkuntza
HeziketaNortheastern University (en) Itzuli Artean graduatu
Ocean Township High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakirrati-esataria, telebista aurkezlea, aktorea, idazlea eta autobiografialaria
Pisua79,4 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBaptismoa

IMDB: nm1829292 Allocine: 267978 Allmovie: p370889 TV.com: people/wendy-williams IBDB: 494623 Edit the value on Wikidata

Biografia

Ibilbidea irratian

Williamsek Estatu Batuetako Birjina Uharteetako WVIS irratian hasi zuen bere lan ibilbidea. 1989an, Williams New York hiriko WRKS (WEPN-FM gaur egun) kate garaikide-urbanoan hasi zen lanean disko-jartzaile gisa. WRKSk goizez emandako programa baterako lanaldi osoan kontratatu zuen. Urtebete geroago, Williams arratsaldeko txandara aldatu zen, eta 1993an «zuzeneko irratiaren pertsona ospetsu onenaren» Billboard saria irabazi zuen. 1994ko abenduan, Emmis Broadcasting-ek WRKS erosi, eta Williams beste jabetza batera aldatu zuen New Yorken, WQHT («Hot 97») irratira, WRKS berritzen zelarik. 1998an Hot 97tik kaleratu zuten Williams.

Geroago, Williams Filadelfiako WUSL (Power 99FM) irrati-estazio batek kontratatu zuen. Bere senarra, Kevin Hunter, bere agente bihurtu zen. Irrati honetan oso irekia izan zen bere bizitza pertsonalari buruz, bertan bere nahi gabeko abortuak, bularreko kirurgia eta drogazaletasunaren iragana eztabaidatuz. Berari esker, irrati-estazioa entzumen-zerrendan hamalaugarren postutik bigarrenera igaro zen.

2001ean, Williams New Yorkeko uhinetara itzuli zen, WBLSk lanaldi osoan kontratatu baitzuen 14 -18 pm bitarteko frankizia baterako. MC Spicek, Williamsen lagunak eta irratiko lankideak, (Boston hirikoa) bere zerbitzuak eskaini zituen programaren off ahotserako, sarritan Williamsen programarako berariaz egokitutako rap-bertso laburrak erantsiz. New York Timesen arabera «bere ikuskizunak arrakasta handiagoa du bere elementu konfesionalak eta aldi berean filosofikoak nahasten direnean», eta adibide gisa Williamsek 2003an Whitney Houstoni egindako elkarrizketa bat aipatu zuen. Zabalkunde handia izandako elkarrizketa, «neurritik irten zen», eta «zentsuratutako hizkera mordoa» erabili zen, Williamsek «Houstoni behin eta berriz galdezka drogen inguruan dituen ohiturei buruz eta diru gehiegi gastatzeari buruz».

2008an, bere programa hainbat tokikan entzun zitekeen; adibidez, Redondo Beach-en (Kalifornia), Shrevlandian (Luisiana), Wilmingtonen (Delaware), Toledon (Ohio), Columbian (Hego Carolina), Emporian (Virginia), Lake Charlesen (Luisiana), Tylerren (Texas) eta Alexandrian(Luisiana).

2009an Williamsek bere irratsaioa utzi zuen bere telebista-programa berrian zentratzeko eta familiarekin denbora gehiago igarotzeko. Handik gutxira, Irrati Nazionaleko Ospe Aretoan onartu zuten.

Telebista-saioa

Wendy Williams "The Wendy Williams Show" izeneko bere telebista-saioagatik da ezagunagoa. Batez ere emakumezko publikoari zuzendutako goizeko talk show saioa da. Bere programa sindikatua da (ez da kate jakin batekoa), baina batez ere CW eta FOX irrati-estazioetan transmititzen da. Talk show gehienen antzera, Williamsen programan elkarrizketak nabarmentzen dira gehien bat, baina panelistekin, profesionalekin eta ikusleekin ere bestelako gaiak lantzen ditu. 2022ko ekainaren 17an, 14 urte eta gero, programa bertan behera utzi zen.

Telebistako beste agerraldi batzuk

Williams Steve Harveyren, Act Like a Lady, Think Like a Man (2012) liburuaren zinemarako egokitzapenean agertu zen, eta haren sekuelan, Think Like a Man Too (2014).

2012an, iragarri zen Williams "ekoizpen-aliantza" bat hasiko zuela Suzanne de Passe eta Madison Jones ekoizleekin batera, kultura anitzeko audientziei zuzendutako filmak eta telebista-programak sortzeko. Proiektu horiek "Wendy Williams presents" izenburupean agertzen dira, eta lehen proiektua Star Jonesen nobela baten VH1-erako egokitzapena da.

Filmografia

Zinema

  • 2004 The Cookout erreportari gisa #2
  • 2011 The Cookout 2, Wendy Williams gisa
  • 2012 Think Like a Man Gail gisa
  • 2014 Think Like a Man Too Gail gisa
  • 2016 Mike eta Dave Need Wedding Dates

Telebista

  • 1992 Martin Wendy Williams gisa (atal bat: Radio Days)
  • 1995 New York Undercover, WQHT irratiko DJ gisa (atal bat: You Get No Respect)
  • 2011 One Life to Live, Phyllis Rose gisa (lau atal)
  • 2011 Drop Dead Diva Jueza Mary Rudd gisa (atal bat: Hit and Run)
  • 2012 30 Rock Wendy Williams gisa (atal bat: My Whole Life is Thunder)
  • 2013 Law & Order: Special Victims Unit Wendy Williams gisa (atal bat: Funny Valentine)
  • 2013 Belle's (atal bat: Runaway Bride)
  • 2013 The Neighbors, Shirley gisa (atal bat: The One with Interspecies F-R-I-E-N-D-S)
  • 2014 Santa Con Pastora Ruth gisa (telebistarako filma)
  • 2016 Ice Age: The Great Egg-Scapade ama kondor gisa (ahots-papera; telebista-saio berezia)

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.