Wenceslaus Karsten
Wenceslaus Johann Gustav Karsten XVIII. mendeko matematikari alemaniarra izan zen.
Wenceslaus Karsten | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Neubrandenburg, 1732ko abenduaren 15a |
Heriotza | Halle (Saale), 1787ko apirilaren 17a (54 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Rostock (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Henning Friedrich von Gräveniz (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria |
Lantokia(k) | Rostock eta Halle (Saale) |
Enplegatzailea(k) | University of Halle-Wittenberg (en) University of Rostock (en) |
Biografia
Karsten Neubrandenburgeko botikari baten semea zen; lau urte zituela, gurasoek sute batean galdu zituzten ondasun guztiak eta handik gutxira beren semea Güstrow-era bidaltzea erabaki zuten, non bere aitona Gustav Thiel-ek hezi zuen. [1] Gurasoak ere hiri horretara joan ziren bizitzera 1741ean, eta han aitak notario gisa lan egiten zuen eta baserri txiki bat zuzentzen zuen. 1743. urtetik aurrera Fürstliche Domschule-n (katedraleko eskola) ikasi zuen, nahiz eta ez zuen matematika prestakuntza zehatzik jaso.
1750etik 1752ra Rostockeko Unibertsitatean ikasi zuen, Franz Aepinusen ikasle izan zen eta 1752tik 1755era Jenako Unibertsitatean. [2]
1755etik aurrera Rostockeko Unibertsitateko logika irakaslea izan zen, [3] 1758an bere departamentua Bützow-era aldatu zuten. [4] Garai horretan korrespondentzia aktiboa mantendu zuen Eulerrekin. [5] Unibertsitateko errektore ere izan zen 1764 eta 1768-69 urteetan.
1778an Matematikako irakasle izendatu zuten Halleko Unibertsitatean, non Johann Andreas Segner zena ordezkatzera joan zen. [6] Kargu hori bete zuen hil zen arte.
Lana
Bereziki matematikoa den aldizkari zientifiko bat sortzeko lehen saiakeren egilea izateaz gain, Kastner, batez ere, Von den Logarithmen vermeinter Grosso izeneko 1768ko bere artikulu bategatik da ezaguna, non zenbaki negatibo eta irudikarien logaritmoak argitzen dituen, zenbaki konplexuen logaritmoen interpretazio geometriko bat emanez sektore hiperboliko bezala.
Erreferentziak
- Schmidt, or. 1.
- Schmidt, or. 2.
- Shelke, or. 187.
- Schmidt, or. 5.
- Schmidt, or. 14.
- Schmidt, or. 21.
Bibliografia
- Bullynck, Maarten. (2013). Stages Towards a German Mathematical Journal (1750-1800). doi: . ISSN 0003-9810..
- Carrier, Martin. «Kant's Theory of Matter and his Views on Chemistry». A: Eric Watkins (ed.). Kant and the Sciences (ingelesez). Oxford University Press, 2007, p. 205-230. ISBN 0-19-513305-6.
- Schmidt, Werner Helmut «Wenceslaus Johann Gustav Karsten (1732–1787). Von Neubrandenburg nach Halle – Bewerbungen, Beziehungen, Berufungen» (alemanez). Reports on Didactics and History of Mathematics. Martin Luther Universität, Report 02, 2004.
- Sehlke, Stephan. Pädagogen - Pastoren - Patrioten (ingelesez). Norderstedt: Herstellung und Verlag, 2009. ISBN 978-3-837-09497-8.
Kanpo estekak
- O'Connor, John J.; Robertson, Edmund F. «Wenceslaus Karsten» (ingelesez). MacTutor History of Mathematics archive. School of Mathematics and Statistics, University of St Andrews, Scotland. (Ingelesez)