Wembley Stadium

Wembley Stadium berria (euskaraz: «Wembley estadioa») izen berdineko antzinako Wembley Stadium estadioa kokatzen zen Londres hiriko leku berdinean dago, ipar-mendebaldeko Brent udalerrian. Antzinako Wembley estadioa Ingalaterra osoko estadiorik ospetsuena zen eta mundu mailan ere ezagunenen artean zegoen. Wembley berria Ingalaterrako futbol selekzio nazionalaren futbol zelaia da.

Wembley Stadium
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaBrent
Koordenatuak51°33′20″N 0°16′46″W
Map
Historia eta erabilera
UEFA Euro 2020 Final
Inaugurazioa2007ko martxoaren 9a
JabeaWembley National Stadium Ltd (en) Itzuli
KudeatzaileaFoster and Partners Foster and Partners
Erabilerafutbol estadioa
Kirolafutbola
ErabiltzaileaIngalaterrako futbol selekzio nazionala 2007
Tottenham Hotspur Football Club 2016 - 2017
Edukiera90.000
Arkitektura
ArkitektoaFoster and Partners (en) Itzuli
Populous (en) Itzuli
EraikitzaileaMultiplex (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaMott MacDonald (en) Itzuli
Sinclair Knight Merz (en) Itzuli
Aurecon (en) Itzuli
Cleveland Bridge & Engineering Company (en) Itzuli
Kontaktua
HelbideaWembley Park, London, UK, HA9 0WS
Webgune ofiziala

    Historia

    2002an Wembley zaharra eraitsi ostean 2007an eraikitzen amaitu zen 90.000 ikusleentzako gaitasuna zuen super estadio berria ireki zen. Proiektuaren kostua 757 milioi libera esterlina ingurukoa izan zen (1.097 milioi euro). Estadio hau diseinatu zuen arkitekto etxea Foster and Partners izan zen.

    Estadioa Londresko metroaz White Horse Bridge bidez Wembley Park eta Wembley Central kokalekuekin loturik dago.

    Wembley estadio berriaren eraikuntza 2012ko Londoneko Olinpiar Jokoen proiektuaren barnean zegoen, estadio honetan gizonezko nahiz emakumezko futbol lehiaketen partiduak eta finalak jokatuko ziren.

    Musika

    Wembley berriak hainbat kontzertu jendetsu ospatu ditu, zaharraren gisan, non Queen, Guns N’ Roses, Michael Jackson, Céline Dion, Genesis, IINXS, Simple Minds, Bon Jovi, U2, Oasis, Spice Girls… bezalako artistek parte hartu duten.

    George Michael britainiarra izan zen bertan aritu zena, BBC telebista kateak zuzenean erretransmitu zuen kontzertuan. Euren hasierako gonbidatuak kontuan hartu gabe, Muse izan zen Wembley berrian jo zuen lehen taldea, DVDan argitaratutako kontzertuetan. Hauen ondoren Guns N’ Roses, Red Hot Chili Peppers, Blink-182, Thirty Seconds to Mars, Paramore, Foo Fighters, Metallica, Green Day, My Chemical Romance, Madonna… eman dituzte emankizunak bertan.

    Bi karitatezko kontzertu entzutetsu ospatu dira bertan: “Dianarentzat kontzertua”, Diana printzesaren heriotza baino 10 urte geroago hura oroitzeko eta “Live Earth”, “Live Earth Foundation”-en eskutik aldaketa klimatikoaren aurka.

    2009ko abuztuan, U2 talde irlandarrak euren “U2 360° Tour” izeneko viran 165 000 pertsona inguruko aforoa lortu zuten Londresen eskainitako bi kontzertuetan.

    2011n, Take That taldeak Wembley bete zuen zortzi gauetan zehar “Progress Tour”-eko emankizunekin. Bruce Springsteenek ere 2012an kontzertu bat eskaini zuen bertan.

    2013ko ekainaren 22an, The Killers taldeak euren kontzertu jendetsuena antolatu zuen, non abesti berezi bat kantatu zuten. 2014an One Directionek hiru kontzertutan agortu zituen sarrerak. Ed Sheeranek berriz, 2015eko uztailean jo zuen bertan, ondoren kontzertuaren film bat egin zuelarik. Rihannak 2016an antzeztu zuen bertan ANTI World Tourrean eta aste batzuk beranduago Beyoncek, estadioa bi gauetan bete zuelarik.

    2017ko ekainean, Adelek bere mundu-bira amaitu zuen lau egunetarako sarrerak agortu zirelarik, nahiz eta azkeneko biak kantzelatu egin ziren ahots-kordetako arazoak medio. 2018an Taylor Swift abeslariak 140 000 pertsona baino gehiagoren aurrean abestu zuen. 2019an, berriz, BTS talde korearrak ere historia egin zuen 90 minutuan bi egunetarako sarrera guztiak agortu zirelarik eta kontzertua zuzenean emititu zelarik.

    Wembley estadioaren barnealdeko ikuspegi panoramikoa.

    Iruditegia

    Ikus gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.