Wellington Koo

Vi Kyuin Wellington Koo (txineraz: 顾维钧; Pinyinez: Gù Wéijūn; Wade-Giles idazkeraz: Ku Wei-chün) (1888ko urtarrilaren 29a - 1985eko azaroaren 14a) Txinako diplomatikoa izan zen, herrialdearen ordezkaria Parisko Bake Biltzarrean 1919an.

Artikulu hau Txinako diplomatikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Wellington (argipena)».
Wellington Koo

Vice President of the International Court of Justice (en) Itzuli

1964 - 1967
Ricardo Joaquín Alfaro Jované (en) Itzuli - Volodymyr Koretskyi (en) Itzuli
Judge of the International Court of Justice (en) Itzuli

1957 - 1967
Premier of the Republic of China (en) Itzuli

1926ko urriaren 1a - 1927ko ekainaren 16a
enbaxadore

Bizitza
JaiotzaJiading Barrutia, 1888ko urtarrilaren 29a
HerrialdeaQing dinastia  (1888ko urtarrilaren 29a -  1912)
Txinako Errepublika (1912–1949)  (1912 -  1949)
 Taiwan  (1949 -  1985eko azaroaren 14a)
HeriotzaNew York, 1985eko azaroaren 14a (97 urte)
Hobiratze lekuaFerncliff Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: eritasuna
Familia
Ezkontidea(k)May Pao-yu Tong (en) Itzuli  (1914 -  1918)
Oei Hui-lan (en) Itzuli  (1920 -  1959)
Juliana Koo  (1959 -  1985eko azaroaren 14a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
St. John's University (en) Itzuli
Hizkuntzaktxinera
Jarduerak
Jarduerakepailea, diplomazialaria, legelaria eta politikaria
Lantokia(k)Washington eta Paris
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kuomintang

Biografia

Shanghai hirian jaioa, 1904an AEBetara joan zen, Mendebaldeko kultura ikastera, Txinan Inperialismoaren arazoa konpon ahal zedin. Nazioarteko legediaren eta diplomaziaren ikasketak bukatutakoan, Txinara itzuli zen Errepublika berrian lan egitera. 1915ean ABEtan Txinako ordezkari izendatu zuten.

Lehen Mundu Gerraren ostean, 1919an, Parisko Bake Biltzarrean, Txinako ordezkari aritu zen Koo. Shandong Txinaren mendera itzul zedin eskatu zuen. Halaber, instituzio inperialista guztiak amai zitezen ere aldarrikatu zuen. Mendebaldeko botereek muzin egin zioten, eta, beraz, Txinak ez zuen Versaillesko Ituna sinatu.

Nazioen Ligan, Txinako lehendabiziko ordezkaria izan zen. Txinako Errepublikako presidentea ere izan zen, 1926-1927 urteetan, Beijing kaospean zegoen bitartean. Zhang Zuolin gerra-jaunaren Atzeri Aferetako ministroa izan zen. Frantzian 1936-1940 bitartean izan zen enbaxadore. Alemaniarrek okupatutakoan, Erresuma Batuan jardun zuen enbaxadore 1946 arte.

1945ean, Nazio Batuen Erakundearen sortzaileetako bat izan zen Wellington Koo. Ondoren, AEBetan aritu zen enbaxadore, eta AEBek Txinako Errepublikarekin aliantza mantentzen saiatu zen, Kuomintang-ek Mao Zedongen komunisten aurrean atzera egin behar izan ahala.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wellington Koo Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.