Web posizionamendu
Web posizionamendua webgune baten ezaugarri estrukturalak zein informazioari buruzkoak aldatzean datza. Horrela, erabiltzaileek bilatzaileen (Google, Yahoo...) bitartez egindako bilaketetan posizio hobeagoa edo aurreratuagoa eduki ahal izateko. Hainbat denominazio ezberdinez ezagutzen da: SEO ((Ingelesez) search engine optimization), webguneen optimizazioa edo bilatzaileen optimizazioa, besteak beste.
Funtsezkoa da kokapenaren sailkapena ondo aztertzea, bi motatakoak baitaude. Kokapen on bat lortzerako orduan zehaztasuna oso garrantzitsua da, hau da, gai izan behar gara hitz baten edo batzuen bidez bilaketetan posizio on bat lortzeko. Honetarako, esan bezala kokapenak bi motatakoak izan daitezke, naturala edo organikoak.
Optimizazioa
Bi optimizazioa mota daude SEO aipatzen denean: barrukoa eta kanpokoa.
Barrukoa (On page SEOa):
Barruko optimizazioan pentsatzerakoan garrantzitsua da diseinu moldagarria izatea, edozein gailutarako erabilgarria dena, era berean webgune erraz bat izatea. Beharrezkoa da kalitatea nabaritzea edukietan honen bidez egitura eta diseinu egokiak lortuz. Baita ere weba gure esku edukitzea eta mapa bat eta zerbitzari fidagarri bat edukitzea funtsezkoa da. URL lagunkoia. SSL ziurtagiria eta HTTPS estekak erabiltzeak garrantzi handiko aspektuak dira. Diseinuari begira, garbia izan behar da eta edukiak pantailaren lehenengo erdian egon behar dira. Horretaz gain, gaurkotua egon behar du webguneak, eta orria kargatzeko denbora ahalik eta optimoena izan behar du. Meta etiketak izatea gako-hitzekin ere garrantzitsua da. Gako hitzak buruki ezberdinetan egon behar dira (H1, H2, H3…), hau da, htmla izan behar du. Hitz gakoen dentsitateak ere ez du gehiegizkoa izan behar (%1etik %4ra) eta eduki banaketetarako (CDN) sareak erabili eta etiketak izatea beharrezkoa da.
Kanpokoa (Off page SEOa):
Kanpoko optimizazioarekin webgunearen ospea hobetu nahi da, hari buruzko erreferentzien bidez. Hori, batez ere, lotura naturalen (erreferentziazko trafikoa) eta sare sozialen bidez lortzen da.
Bilaketa Motak
Googleko algoritmoa ez da guztiz ezagutzen, eta hainbat aldaketa jasan ditu denbora aurrera doan heinean. Badakigu errepikatutako edukiak ezabatzen saiatzen direla (Google Panda)[1]; baita errekargatzeko denbora eta berriro sartzearen ehunekoa kontuan hartzen dituztela (Google Penguin)[2]. Bestalde, emaitzen orrian etekinak lortzeko bilatzaileak engainatzeko teknikak (black hat SEO) erabiltzea penalizatu egiten dira.
Bilaketa unibertsalak eta pertsonalizatuak ezberdintzen dira:
Bilaketa unibertsalak:
2017tik, emaitza orrian bilaketa organikoen emaitzak, irudi, bideo, blog, bertako emaitzak, prentsa ohar, liburu edo produktuak biltzen dira.
Bilaketa pertsonalizatuak:
Erabiltzaileak bilatzailean lehenago egindako akzioekin zerikusia duten edukiak agertzen dira emaitzetan, horrenbestez, soslaia hobetzen joango da bisitatutako orri, sakatutako esteka eta abarren informazioarekin. Bilaketa non egin den zerikusia du emaitzetan (geotargeting). Azkenfinean honen helburua erabiltzailearen herrialde edo hiriko emaitzak eskaintzea da.
Estekatzea edo Linkbuilding
Estekatzea hainbat web orrik interesa daukagun Webguneean estekatzean datza. Tresna oso erabilia eta garrantzitsua da web posizionamenduaren barnean. Estekatze hau naturala izan daiteke, bi weben artean akordiorik ez dagoenean, baina hainbat dira naturalitate hau imitatzen saiatzen direnak, estekatzea artifiziala bihurtuz. Azkeneko akzio honek hainbat penalizazio ekar ditzake Googleren aldetik. Hainbeste erabiltzearen arrazoia erraza da, estekatzearen bidez gure webaren posizioa asko hobe dezakegu, gure orriari ikusgarritasun gehiago emanez.
SEOa komunikazioan
SEOak komunikazioan izugarrizko pisua hartu du azken hamarkadetan. Interneten erabiltzea handitzean, komunikabideak bertara mugitu behar izan ziren, honela SEOari garrantzia emanez haien edukiak ahalik eta ikusgarriagoak izateko. Aipatutako helbururako metadatuek garrantzi asko dute, honela bilatzaileek eta sare sozialek orri honen edukia ulertzeko erraztasun handiagoak edukiko dituzte.
Prentsaren barruan, albisteen titulu eta azpitituluen metagarriek pisu handia daukate. Hauek biak ez badira optimizatzen baliteke komunikabide honek bilatzen duen publikoaren zati bat galtzea.
Irudiak
Irudiek metadatuak behar dituzte bilatzaileek uler dezaten euren edukia edo esanahia.
WordPressen, irudi bakoitzak hiru metadatu ditu:
- Legenda: argazki oina edo caption.
- Balizko testua: argazkien metadatua, programa informatikoak informatzen ditu.
- Titulua: nabigazioan laguntzen du (esteka bada, hori interpretatzen, itsuei laguntzen…).
Taxonomiak
Taxonomiek informazioa ordenatzen dute, bakoitzari kategoria printzipal bat edo batzuk emanez. Hauek nabigazio nagusian edo bigarren mailako nabigazioan har dezakete parte, barruko estekatzeetan laguntzen dute eta bisitariek denbora gehiago egoteko balio dute. Taxonomiak kategoria ezberdinetan banatzen dira: Komunikabideetako atalak (mugatuak izan behar dira) eta etiketak.
Etiketa hauen artean albisteen kontzeptuak adierazteko gako-hitzak aurki ditzakegu. Albiste bakoitzak 2-4 izaten ditu eta SEOren ikuspegitik hauen kopurua mugatzea komeni da, bakoitzak eduki asko jasotzeko (eduki gutxi biltzea kokapenerako faktore negatiboa baita). (WordPressen horiek guztiak web orriak dira eta optimizatu ahal dira).
URL (Uniform Resource Locator)
URLa karaktere kate bat da, honen bidez Interneteko edukiak kokatzeko gaitasuna lortu izan dugu. URLaren barruan “slug”-a aurki dezakegu eta “slug” hau gako hitzez betetzen da. Honela, gure web orriaren kokapena hobe dezakegu. (Adibidez: http://es.unesco.org/themes/ciencia-al-servicio-futuro-sostenible/). Beste batzuetan aldiz CMS batzuek automatikoki hornitze dituzte slugak eta honela kokapenerako aukera handi bat galtzen da. (Adibidez: https://sustatu.eus/1589441456). “Slug”-a bi modutan antolatu daiteke, antolatua eta antolatu gabe.
Web semantikoa
Web semantikoaren helburua edukia ondo interpretatua izatea da eta helburu hauek lortzeko hainbat tresna daude:
- Snippet: Snippeta webgune bakoitzaren informazioa emaitza orrian ezartzeko erabiltzen da. Bi lerroz, titulu batez eta azpian URL bat jarriz osatzen da.
- Rich snippet: Izenak esaten duen bezela Snippet-a bezalakoa da, baina laburpenak gehiago aberastuz.
- Txartelak: Iturri desberdinetako datuekin osatuak egoten dira. Normalki emaitzen orriaren eskuineko aldean.
- Schema.org : Schemaren bitartez propietate balore pareak osatu ditzakegu. Era berean hiztegi bat da, metadatuen hiztegi bat.
SEO tresnak
SEO tresnak hainbat dira eta horrela kalifikatu daitezke:
- Gako-hitz onenak aurkitzeko: Google Trends.
- Joera gehien duten hitzak aurkitzeko: Planificador de palabras clave de Google.
- Web orria analizatzeko eta ze hitz hasi zaren gehien erabiltzen aurkitzeko: Internet Ninja.
- Ea web-a moldagarria den eta kargatzeko ze abiadura duen jakiteko: PageSpeed Insights.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Martínez, Eduardo. (2013-05-10). «Google Panda: cómo funciona» Thinking for Innovation (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
- (Gaztelaniaz) Martínez, Eduardo. (2013-05-15). «Google Penguin: qué es y cómo adaptar tu página web para evitar ser penalizado» Thinking for Innovation (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).