We Live Here
We Live Here ("Hemen bizi gara" euskaraz) Pat Metheny Groupen albuma da, Geffen Records zigiluak 1995ean argitaratua. Album honetan, aurreko hiru albumetako soinu "brasildarra" alde batera utzi zuen taldeak, eta estilo modernoago batera bideratu zen, drum loops eta sampleak erabiliz. Disko honek Lyle Mays eta Pat Methenyren arteko kolaborazio maila altua erakusten du, ia abesti guztiak elkarrekin konposatu baitzituzten; salbuespena "Episode d 'Azur" izan zen.[1]
We Live Here | ||||
---|---|---|---|---|
Pat Metheny Groupen albuma | ||||
Egilea(k) | Pat Metheny Group | |||
Argitaratze-data | 1995 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | jazza | |||
Diskoetxea | Geffen Records | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Pat Metheny | |||
Pat Metheny Groupen kronologia | ||||
|
1990eko hamarkadan, albumaren izen bereko bira bat egin zuen taldeak. 1995ean, Japoniako aurkezpenetako bat, bideoan erregistratu zen. Bira honetarako Armando Marçal (ezizenez "Marçalzinho") perkusio jotzaile brasildarra ere batu zen taldera.
Abestiak
Guztiak Pat Methenyk & Lyle Maysek eginak, "Episode d'Azur" salbu, azken hau Lyle Maysena baita.
- "Here to Stay" – 7:39
- "And Then I Knew" – 7:53
- "The Girls Next Door" – 5:30
- "To the End of the World" – 12:15
- "We Live Here" – 4:12
- "Episode d'Azur" – 8:45
- "Something to Remind You" – 7:04
- "Red Sky" – 7:36
- "Stranger in Town" – 6:11
Parte-hartzaileak
- Pat Metheny - Gitarrak
- Lyle Mays - Piano, Teklatuak
- Steve Rodby - Baxu akustiko, Baxu elektriko
- Paul Wertico - Bateria
- David Blamires - Ahotsa
- Mark Ledford - Ahotsa, Tronpeta
- Luis Conte - Perkusioa
Musikari gonbidatuak:
- Sammy Merendino - perkusio-loopsen programazioa
- Dave Samuels - Txindatak
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Albuma AllMusic webgunean.