We're No Angels (1989ko filma)
We're No Angels (euskaraz Ez Gara Aingeruak) 1989ko Neil Jordan irlandar zinema zuzendariak zuzendutako komedia filma bat da. Robert De Niro, Sean Penn, Hoyt Axton, Bruno Kirby, Ray McAnally, James Russo eta Demi Moore aktoreek antzeztu zuten.
- Artikulu hau 1989ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «We're No Angels (1955eko filma)».
We're No Angels (1989ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | We're No Angels |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Buddy filma, film komikoa, Gabonetako filma eta prison film (en) |
Iraupena | 102 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Neil Jordan |
Gidoigilea(k) | David Mamet Albert Husson (en) Ranald MacDougall |
Antzezlea(k) | |
Robert De Niro Sean Penn Demi Moore Hoyt Axton (en) Bruno Kirby (en) Ray McAnally (en) James Russo Wallace Shawn John C. Reilly Jay Brazeau Garwin Sanford (en) James Kidnie | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Art Linson |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Mick Audsley |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | George Fenton |
Argazki-zuzendaria | Philippe Rousselot |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ameriketako Estatu Batuak |
Berez, 1955ean Michael Curtizek zuzendu eta Humphrey Bogart, Peter Ustinov, Aldo Ray, Joan Bennett, Basil Rathbone eta Leo G. Carroll aktoreek antzeztutako izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da. Filma hura 1953ko My Three Angels (Nire Hiru Aingeruak) antzezlanean oinarrituabzegoen, eta era berean estatubatuar antzezlana Albert Husson frantziar antzezkigilearen La Cuisine Des Anges (Aingeruen Sukaldea) antzezlanean.
Argumentua
AEB, Depresio Handiaren garaia. Ned eta Jim (Robert De Niro eta Sean Penn) espetxe batetik ihes egin berri duten preso parea dira, Kanadako mugan dagoen New York estatuko herri txiki batera ailegatu dira, bertan oharkabean muga igaro eta alboko herrialdera iristeko asmoz. Baina herrian bertako monasterio katolikora joateko zain dauden bi kapelaukin nahastuko dituzte eta fraideen komunitatean bizitzera eramango dituzte, muga nola eta noiz atzemanak izan gabe igaro gogoeta egiten duten bitartean.
Hori gutxi ez balitz espetxeko zuzendaria (Ray McAnally) ihesa gauzatu izanaz guztiz amorraturik dago, horregatik iheslariak nola edo hala atzeman eta berriz ere espetxeratzeko asmoz haien bila nabiatuko da, bi ustezko kapelauek muga igarotzeko Molly (Demi Moore) herriko arropa-garbitzaile eta emagaldu erakargarriaren laguntza izango dute.
Aktoreak
- Robert De Niro: Ned
- Sean Penn: Jim
- Demi Moore: Molly
- Hoyt Axton: Aita Levesque
- Bruno Kirby: Sheriffaren laguntzailea
- Ray McAnally: Espetxeko zuzendaria
- James Russo: Bobby
- Wallace Shawn: Itzultzailea
- John C. Reilly: Fraide gaztea