Wayuu hizkuntza

Wayuu hizkuntza (autoglotonimoa: wayuunaiki; wayuu: herriaren izena eta naiki: hizkuntza) amerindiar hizkuntza bat da, La Guajirako penintsulan hitz egiten dena. Kolonbiako La Guajira departamentuan eta Venezuelako Zulia estatuan hitz egiten da. Arawak hizkuntza familiako kidea da[1], Zuliako añú, Guyanako lokono eta Antilletako taino hizkuntzetatik gertu.

Wayuu hizkuntza
Datu orokorrak
UNESCO sailkapena2: kaltebera
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indigenous language (en) Itzuli
Ameriketako jatorrizko hizkuntzak
Arawak hizkuntzak
Karibeko arawak hizkuntzak
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3guc
Ethnologueguc
Glottologwayu1243
Wikipediaguc
UNESCO295
IETFguc
Endangered
Languages Project

2696

Willem Adelaarrek egindako ikerketaren arabera, 1994an 324.000 hiztun zituen[2]. Ethnologuek, hala ere, 305.000 zirela zioen 1995ean, horetatik 170.000 Venezuelan eta 135.000 Kolonbian. 2005ean Universidad de Orientek egindako ikerketaren arabera 350.000 hiztun zirela esan zen, baina 240.000 inguruko beste zentsu bat ere argitaratu zen. Erdia elebakarra da eta beste erdiak wayuu-gaztelania elebiduna da. Zuliako Unibertsitateak 2010ean 400.000 hiztun zirela argitaratu zuen. 2008an E. Silvak argitaratutako liburu batean esaten zen etniak 300.000 kide zituela Kolonbian eta 400.000 Venezuelan[3].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «El idioma wayuu (o guajiro)» SIL International 2022-09-15 (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  2. Adelaar, Willem F. H.. (2004). The languages of the Andes. Cambridge University Press ISBN 0-511-21227-5. PMC 560236992. (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  3. Identidad lingüística de los pueblos indígenas de la región andina. (1. ed. argitaraldia) ABYA YALA 2005 ISBN 9978-22-559-5. PMC 77573446. (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.