Wawelgo gaztelua

Wawelgo gaztelua (polonieraz: Zamek Królewski na Wawelu) Krakoviako (Polonia) erdialdeko gaztelu egoitza da. Kasimiro III.a Handiaren aginduz eraikia, Italiar estiloko patio nagusiaren inguruan kokatutako hainbat egiturek osatzen dute. Gaztelua, Poloniako handienetako bat izanik, Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Barrokoko estilo arkitektoniko ia guztiak ditu. Wawelgo errege gaztelua eta Wawel mendia herrialdeko gune historikorik eta kulturalik garrantzitsuenak dira. 1978an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuten Krakoviako gune historikoaren zati bezala.

Wawelgo gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Polonia
Voivoderria Polonia Txikiko voivoderria
Barruti-hiriKrakovia
Koordenatuak50°03′16″N 19°56′12″E
Map
KomisarioaKasimiro III.a Poloniakoa
Arkitektura
ArkitektoaFrancesco Fiorentino (en) Itzuli
Benedykt from Sandomierz (en) Itzuli
Bartolommeo Berrecci (en) Itzuli
Mikołaj Castiglione (en) Itzuli
Giovanni Battista Trevano (en) Itzuli
Kacper Bażanka (en) Itzuli
Domenico Merlini (en) Itzuli
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
arkitektura erromanikoa
Azalera7.040 m²
Ondarea
Webgune ofiziala

    Mende askotan, Poloniako erregeen egoitza eta poloniar estatuaren sinboloa, gaztelua gaur egun herrialdearen arte-museo nagusietako bat da. 1930ean sortua, museoak hamar kontserbazio sail biltzen ditu margolanen bildumaz arduratzen direnak, besteak beste, italiar pintura errenazentista bilduma garrantzitsu bat, grabatuak, eskulturak, ehunak, horien artean Sigismundo II.a Augustoren tapizen bilduma, urregintza lana, armak eta armadurak, zeramikak, Meissen portzelana eta garaiko altzariak. Museoaren ekialdeko artelanek Europako otomandar karpa bildumarik handiena biltzen dute. Zazpi kontserbazio estudio espezializatuekin, museoa artelanak kontserbatzeko gune garrantzitsua da.

    Irudi galeria

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.