Washington monumentua
Washington monumentua (ingelesez Washington Monument) Ameriketako Estatu Batuetako hiriburua den Washington Hirian dagoen obelisko zuri erraldoi bat da. Parke Zerbitzu Nazionalak kudeatzen du. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran Britainia Handiaren aurka borrokatuz independentzia lortu zuen George Washington buruzagi iraultzaile eta presidentearen omenezko monumentua da.
Washington monumentua | |
---|---|
Washington Monument | |
![]() | |
![]() ![]() ![]() ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Barruti federal | Kolunbiako Barrutia |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | ![]() |
Koordenatuak | 38°53′22″N 77°02′07″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntzaren hasiera | 1848ko ekaina |
Foundation stone–laying ceremony | 1848ko uztailaren 4a |
End of manufacturing | 1854 |
Eraikuntzaren hasiera | 1878ko urria |
Foundation stone–laying ceremony | 1880ko abuztuaren 7a |
End of manufacturing | 1884ko abenduaren 6a |
Eskaintzea | 1885eko otsailaren 21a |
Inaugurazioa | 1886 |
Jabea | Parke Nazionalen Zerbitzua |
Kudeatzailea | ![]() |
Izenaren jatorria | George Washington |
Izena | George Washington |
Erabilera | monumentua observation tower (en) ![]() Memoriala |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Robert Mills (en) ![]() Thomas Lincoln Casey, Sr. (en) ![]() United States Army Corps of Engineers (en) ![]() |
Materiala(k) | haitzurdina, Gneissa, hareharria, esteatita, Granitoa, Jadeita, hormigoia, aluminioa, kareharria, catlinite (en) ![]() ![]() |
Estiloa | Egyptian Revival architecture (en) ![]() |
Dimentsioak | altuera arkitektoniko: 169,046 (![]() |
1 | |
Atalak | step (en) ![]() |
Ondarea | |
AEBko Leku Historikoa | 66000035 |
Kontaktua | |
Helbidea | 2 15th St NW, Washington, DC 20024 |
Webgune ofiziala | |
Ezaugarriak
Haitzurdin, granito eta hareharriz eraikia dago eta ia 170 metroko garaiera du. 1840ko hamarkadako arkitekto nabarmena izan zen Robert Millsek eraiki zuen. Obelisko hau 1848an eraikitzen hasi eta 1888an amaitu zen, arkitektora hil eta handik ia 30 urtera. Atzerapen handi hau Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilak sortu zuen funts edo laguntza ekonomikoaren murrizketak eragin zuen.
Haitzurdin motaren ezberdintasunak (50 metro ingurutik gora ikusgai delarik) lehenbiziko eta bigarren txandetako eraikuntza lanak mugatzen ditu. Jendearen gehiengoren ustez Millsek monumentuaren oinarrian zutabe batzuen gainean joango zen ganga bat egiteko ideia baztertu izana sekulako zorte oneko gauza izan zen.
Iruditegia
- Washington monumentua Isladaren Uharkan ("Reflecting Pool") isladatuta
- 1836ko Robert Millsen lehenbiziko proposamena
- Monumentuaren azken harriaren gainean piramidioia ezarri zen unea
- Aireko ikuspegia
Ikus gainera
- Mount Vernon: George Washingtonen bizilekua eta hilobia.