Waruhiu Itote
Waruhiu Itote (Kaheth, Kenya Britainiarra, 1922 – Ol Kalou-tik hurbil, Kenya, 1993ko apirilaren 30a), gerrako izenez China jenerala, Mau Mau matxinadako buruzagietako bat izan zen, Dedan Kimathi, Stanley Mathenge, Kurito ole Kisio, Musa Mwariama eta Muthoni Kirimarekin batera. 1954ko urtarrilaren 15ean, britainiar indarrek atxilotu zuten, eta zenbait espetxetan egon zen, 1962ko ekainaren 12an askatu zuten arte. Urte horren amaieran, Jomo Kenyattak Israelera bidali zuen, prestakuntza militarra jasotzera. Kenyaren independentziaren ondoren, Gazteria Zerbitzu Nazionaleko kapitain izendatu zuten, eta Gazteria Zerbitzu Nazionaleko zuzendariorde 1967an.[1]
Waruhiu Itote | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mukurwe-ini (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1993ko apirilaren 30a (70/71 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | buruzagi militarra |
Izengoitia(k) | General China |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Mau-Mau matxinada |
Erreferentziak
- Waruhiu Itote. African Tribute, kenya740.tripod.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
![]() ![]() |
Artikulu hau Kenyako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.