Warayera
Warayera —haren hiztunek bisayar ere deitua— austronesiar taldeko hizkuntza bat da, waray etniako jendeak hitz egiten duena. Malaiar-polinesiar mendebaldeko adarrekoa da, bisayar hizkuntzen barrukoa. Filipinetan 3 milioi hiztun ditu. Bisaiak uharteetako tokiko hizkuntza da. Gertuko Biliran probintzian, Leyte uhartearen ekialdean eta Siquijoren ere erabiltzen da. Samarera ere deitzen zaio, jatorriz Samar uhartekoa baita; gaur egun ere, uharte horretan ditu hiztun gehien.
Warayera | |
---|---|
Waray-waray — Waray — Waray-Waray — Binisaya | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Filipinak |
Hiztunak | 3,100,000 |
Rankinga | 54 (indonesiera kontuan hartu gabe) |
Ofizialtasuna | Filipinak |
Eskualdea | Samar, Leyte, Bilaran |
Araugilea | Komisyon sa Wikang Filipino (Filipinetako Hizkuntzen Komisioa) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Austro-Tai hizkuntzak austronesiar hizkuntzak malaysiar-polinesiar hizkuntzak Philippine (en) Greater Central Philippine (en) Central Philippine (en) Bisayan (en) Central Visayan (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza ergatiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta baybayin (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | war |
ISO 639-3 | war |
Ethnologue | war |
Glottolog | wara1300 |
Wikipedia | war |
IETF | war |
Gaztelaniatik mailegu asko hartu ditu, Filipinak Espainiar Inperioaren kolonia izan zirelako.
Zenbakiak
1. usá
2. duhá
3. tuló
4. upát
5. limá
6. unóm
7. pitó
8. waló
9. siyám
10. napúlo
11. onse (askotan gaztelania erabiltzen da 10etik gorako zenbakietarako)
100 cien
1.000 mil
1.000.000 milyon
Adibideak
- Galdera bat egin dezaket? - ¿Puydi ba ako mamakiana?
- Egunon! - ¡Maupay nga adlaw!
- Nora zoaz? - ¿Makain ka?
- Non dago komuna? - ¿Hain iton banyo (edo baño)?
- Nola duzu izena? - ¿Ano iton imo ngaran?
- Non dago merkatua? - ¿Hain/Diin ba iton mercado?
- Horrelako bi nahi ditut - Gusto ko (hin) duha ini.
- Kaixo, Pedro dut izena - Kumusta. Pedro iton akon ngaran. edo Ako hi Pedro