Warao hizkuntza

Orinoko ibaiaren deltan, Venezuelak, Guyanak, eta Surinamek komun duten eskualde batean, bizi den Warao gizataldearen mintzaira da Warao hizkuntza (Guarao, Warau, Warrau, Guarauno).

Ondokoa da egungo Waraodunen egoira geografikoa:

  • Venezuelan: Delta Amacuro estatuan gehienik, baina bai Monagas eta Sucre estatuetan ere. 18,000 Waraodun (1993. UBS), adin guztietakorik, horietarik 10,000 hizkuntza bakardunak.
  • Guyanan: Orealan, itsas hegiaren hurbilean. Hizkuntzadun guti (guztiak zahar, eta Warao hizkuntzaz gainera Guyanesez ere badakitenak), Warao gizataldeko 5,000 gizon-emazteen artean (2000).
  • Surinamen: hagitz Waraodun guti (zaharrak guztiak eta Guyanes-dunak ere bai gehienak).

Ahaide ezagunik gabeko uharte-hizkuntza da Warao hizkuntza. Caribe, Arawak, edo Makrochibcha hizkuntza-taldeekiko antzokotasunik eta analogiarik eskas ez bada ere, azalekoegi eta zehaztasungabeegi dira gehienak (eta ezin mailebatzea ere bazter daiteke), lotura genetikorik proposa ahal dadin.

Hauxe, erakusgarri, Warao hizkuntzazko Gure Aita otoitzearen hasatea: Karima, najamutuata jakutai, jwai yatomanetekunarai "Gure Aita, zeruetan haizena, sanktifika bedi zure izena".


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.