WarGames
WarGames (euskaraz: «Gerra-jokoak») 1983ko John Badham estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Bertan, Matthew Broderick, Dabney Coleman, John Wood eta Ally Sheedy aktoreek antzeztu zuten.
WarGames | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1983 | |||
Izenburua | WarGames | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | thrillerra eta film dramatikoa | |||
Iraupena | 108 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Long Beach eta Colorado | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | John Badham | |||
Gidoigilea(k) | Lawrence Lasker (en) Walter F. Parkes | |||
Antzezlea(k) | ||||
Matthew Broderick (David Lightman) Ally Sheedy (Jennifer Mack (en) ) Dabney Coleman (John McKittrick (en) ) John Wood (Stephen Falken (en) ) Barry Corbin (en) (Jack Beringer (en) ) Michael Madsen (Steve Phelps (en) ) James Tolkan Dennis Lipscomb (Watson (en) ) Michael Ensign (Beringer's Assistant (en) ) John Spencer (Jerry Lawson (en) ) Stephen Lee (Schneider (en) ) Art LaFleur (Ginzberg (en) ) Eddie Deezen (Malvin (en) ) Maury Chaykin (Jim Sting (en) ) Juanin Clay (Pat Healy (en) ) Joe Dorsey Jesse D. Goins Stack Pierce (en) Kent Williams Susan Davis Jason Bernard (en) Joseph Dorsey Jr. (en) William Bogert Alan Blumenfeld | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Leonard Goldberg Bruce McNall (en) Harold K. Schneider (en) Rich Hashimoto | |||
Konpainia ekoizlea | United Artists Metro-Goldwyn-Mayer | |||
Edizioa | Tom Rolf (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Arthur B. Rubinstein (en) | |||
Argazki-zuzendaria | William A. Fraker | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Colorado, Washington, Seattle, Oregon eta Cheyenne Mountain Complex (en) | |||
ikusi
| ||||
Argumentu nagusia | Segurtasun informatikoa, adimen artifiziala, Gerra Hotza, Hirugarren Mundu Gerra, Gerra nuklearra, Errealitate simulatua, ikasketa automatikoa, nuclear arms race (en) , Kontzientzia eragozpena, Negligent discharge (en) eta military computer (en) | |||
Historia | ||||
Nominazioak | Argazkigintza onenaren Oscar Saria 56. Oscar Sariak William A. Fraker Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 56. Oscar Sariak Lawrence Lasker (en) , Walter F. Parkes Soinu onenaren Oscar Saria 56. Oscar Sariak Michael J. Kohut (en) , Carlos Delarios (en) , Aaron Rochin (en) , Willie D. Burton (en) | |||
mgm.com… | ||||
Bideoa | YouTube | |||
kronologia | ||||
|
Gerra Hotzaren garaiko azken urteetan girotua dago, AEBtako ezkutuko sistemetan infiltratu nahi duen hacker gazte baten istorioa azaltzen delarik. Estreinatu eta zenbait urtera, filmak ikusleen arreta bereganatu ohi du, etorkizuneko Internet garaia eta espioitza zibernetikoaren iragarpena izan baitzen.
Filma honetan Gerra Hotzaren aipamen garbia den eta garai hartan ospetsu bilakatu zen esaldi hau aipatzen da:
« | Joko bitxia. Irabazteko dagoen mugimendu bakarra ez jokatzea da. (A strange game. The only winning move is not to play.) |
» |
WOPR |
Hiru Oscar Sarietarako izendatua izan zen. Filma DEFCON bideo-jokoan oinarritu zen.
Argumentua
David (Matthew Broderick) garaiko segurtasun sistema aurreratuenak gainditu eta kode sekretu ezkutukoenak ere bereganatu ditzakeen Seattle hiriko institutu batetako hacker gazte bat da. Baina ustekabean AEBtako Defentsa Saileko ordenagailuarekin konektatzen denean beretzat jolas edo denbora-pasa bat besterik ez dena korapilatu egingo da, konputagailu hori estatubatuar nuklear defentsa sistemaren arduraduna baita. Honela, mutil gazteak nahi gabe kontrolatzea oso zaila den egoera arriskutsu bat piztuko du. Bere neska-laguna (Ally Sheedy) eta beste hacker buruargi baten laguntzaz erlojuaren aurkako lasterketa batean Hirugarren Mundu Gerraren hasiera ekiditen saiatuko da.
Pertsonaiak
- Matthew Broderick: David Lightman
- Dabney Coleman: John McKittrick doktorea
- John Wood: Stephen Falken doktorea eta Joshua/WOPR konputagailuaren ahotsa
- Ally Sheedy: Jennifer Mack
- Barry Corbin: Jack Beringer jenerala
- Juanin Clay: Pat Healy
- Dennis Lipscomb: Watson
- Joe Dorsey: Joe Conley kolonela
- Michael Ensign: Beringerren laguntzailea
- Michael Madsen: Steve Phelps sarjentu nagusia
- Alan Blumenfeld: Liggett jauna
- Maury Chaykin: Jim Sting
- Eddie Deezen: Malvin
- Art LaFleur: Gainsburgeko zaindaria
- Stack Pierce: Airman
- Stephen Lee: Schneider sarjentua
Kanpo estekak
- WarGames filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- WarGames filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgune ofiziala (Ingelesez)