Wanuri Kahiu
Wanuri Kahiu (Nairobi, Kenya, 1980ko ekainaren 21a) kenyar zinema-zuzendaria da. Hainbat sari eta izendapen jaso ditu bere filmengatik, besteak beste, Zuzendari Onena, Gidoi Onena eta Film Onena 2009ko Afrikako Akademiaren Zinema Sarietan.[1] 2018an Cannesko zinemaldian antolatu zen Soldata-berdintasunaren eta parekotasunaren alde-ko adierazpenean parte hartu zuen.
Wanuri Kahiu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nairobi, 1980ko ekainaren 21a (43 urte) |
Herrialdea | Kenya |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Warwickeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
wanurikahiu.com | |
|
Ibilbide profesionala
Warwickeko Unibertsitatean 2001ean Kudeaketa Zientzietan graduatu ondoren, Los Angeles Kaliforniako Unibertsitateko Zinema eta Telebista Eskolako Arte Ederren Masterreko zuzendaritza-programa batean matrikulatu zen.[1]
2009an Kahiuk zuzendutako From a Whisper filmak hamabi izendapen jaso zituen, eta bost sari irabazi zituen Afrikako Akademiaren 5. Zinema Sarietan.[2]
Sormenezko gaiak eta eraginak
Afrofuturismoa
Kahiuren lana Afrofuturismoarekin lotuta dago, bai bere sorkuntza artistikoan, bai bere lanerako inspirazioetan, eta Afrikako kutsua du azpikulturara hurbiltzean. Afrikako mitologia, espiritualtasun eta naturalismoen sakontasunaren, indarraren eta istorioen bidez, Kahiuk esaten du Afrikako kulturak eta herriak duela mendeetatik pentsamendu afrofuturistan sartuta daudela. Funtsean, Kahiuk mundu espiritualetik oso hurbil kokatzen du Afrika, eta espiritualtasuna eta errealitatea bateratzea ahalbidetzen du, bai historian bai bizitako errealitatean. Kahiuren aburuz, Afrika berez futurista den espazioa da, eta inguruko teknologiari, naturari eta denbora linealari buruzko mendebaldeko binomioak desegiten ditu. Afrikaren futurismoa Mendebaldeari gertatu zaion edozer baino askoz zaharragoa, sakonagoa eta aberatsagoa da. Kahiuk Afrofuturismo bat identifikatu du, bere kronologia, narratiba eta espazioak berreskuratzetik pasatzen dena. Fenomeno hori Pumzin filman hauteman daiteke, non berrerabiltzea Afrikako berezko jarduera gisa agertzen den.
Gobernuz kanpoko erakundeen kritika
Kahiuk Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GKE) Afrikari buruzko herri-irudimena nola kontrolatzen duten kritikatu du. Adierazi duenez:
Kenyan zinemagile izateko dirua lortzeko, GKEak une horretan finantzatzen ari direnari buruzko filmak egin behar dituzu -HIESari edo emakumeen mutilazio genitalari buruzkoak.[3]
Irudi horiek, Kahiuk dioenez, Afrika "bestea" bezala eratzen dute berriro. Kahiuk irudi horiei aurre egiteko Afrikari buruzko filmak egiten dituen zinemagile baten lana bezala kokatzen du bere lana. Bere filmak hurrengo belaunaldientzat direla dio:
“Haurrak hazten ari garelako eta hemen dagoeneko existitzen diren pertsonak daudelako (neure alaba oraintxe bertan badago), eta horiei historia kontatzen ari garelako: oso mezu argiak bidali behar ditugu.”[3]
Filmografia
- Zuzendaritza
- 2009: Pumzi
- 2009: From a Whisper
- 2018: Rafiki
- Gidoia
- 2009: Pumzi
- 2009: From a Whisper (gidoia)
- Ekoizpena
- 2005: Still Life
Erreferentziak
- Wanuri Kahiu: "In Kenya, I'm a hustler". CNN.COM/International 30 de marzo de 2010.
- The Africa Movie Academy Award (AMAA) Nominations for 2009. Jamati.com.
- https://www.youtube.com/watch?v=uJ_vL2j8m1Q