Wangechi Mutu
Wangechi Mutu (Nairobi, Kenya, 1972ko ekainaren 22a) Brooklynen (New York) bizi eta lan egiten duen artista bisual, margolari eta eskultore keniarra da.[1]
Wangechi Mutu | |||
---|---|---|---|
2003 - 2004 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nairobi, 1972ko ekainaren 22a (51 urte) | ||
Herrialdea | Kenya Ameriketako Estatu Batuak | ||
Bizilekua | Nairobi Kenya New York | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Yale School of Art Cooper Union (en) Atlantic College | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, artista bisuala, eskultorea, marrazkilaria, collagist (en) eta installation artist (en) | ||
Lantokia(k) | Brooklyn eta New Haven (Connecticut) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Mugimendua | Afrofuturism (en) Arte garaikidea | ||
Genero artistikoa | social-artistic project (en) figure (en) | ||
wangechimutu.com | |||
Biografia
Ikasketak
Mutu Kenyako Kikuyu naziotik dator. Nairobiko eskola katoliko batean hezia, geroago United World College of the Atlantic eskolan ikasi zuen, Galesen. 1990eko hamarkadan New Yorkera joan zen, eta Arte Ederretan eta antropologian trebatu zen New School for Social Research-en eta Parsons School of Art and Design eskolan. 1996an Cooper Union for the Advancement-eko Science and Art titulua lortu zuen eta urte batzuk geroago Yaleko Unibertsitatean eskulturan maisutza jaso zuen (2000).
Ibilbidea
Muturen lana mundu osoko galerietan eta museoetan erakutsi da, besteak beste, San Francisco Museum of Modern Art, Miami Art Museum, Londresko Tate Modern, New Yorkeko Harlemeko Studio Museum, Düsseldorfeko Kunst Palast Museoa, Alemaniako Nasher Centro University.
Erakustaldiak
New Orleanseko Biurteko Prospektiban parte hartu zuen 2008an, eta Gwangjuko Biurtekoan, Hego Korean, 2004an.
Ipar Amerikan egin zuen lehen banakako erakusketa Art Gallery of Ontarion inauguratu zen 2010eko martxoan.[2] Eta lehena AEBko Nasher Museum of Art-en 2013ko martxoan egin zen Wangechi Mutu: A Fantastic Journey, Muturen 50 lan baino gehiagoko erakusketa, collage, bideo, marrazki zein eskulturez osatua.[3] Urte horretako urrian eta 2014ko martxora arte, New Yorkeko Brooklyn Museum-eko A. Sackler Center for Feminist Art aretora eraman zuten erakusketa.[4]
Bere lana erakusketa garrantzitsuetan aurkeztu dute, besteak beste, The Great New York PS1 Arte Garaikideko Zentroan eta New Yorkeko Arte Modernoko Museoa (MoMA), Black President: The Art and Legacy of Fela Anikulapo-Kutien New Museum of Contemporary Art, New York, eta Londresko Barbican Centre, USA Today Real de Londres.
Galeria hauexek ditu ordezkari: New Yorkeko Barbara Gladstone, Susanne Vielmetter, Los Angelesko Los Angeles Projects eta Londresko Victoria Miro Gallery .
Aintzatespenak
- 2010eko otsailaren 23an, Deutsche Banken urteko lehen artista izan zen. Saria banakako erakusketa Berlingo Deutsche Guggenheim museoan izan zen. My Dirty Little Heaven izenburua izan zuen ikuskizunak, eta Bruselako Arte Garaikideko Wiels Zentrora (Belgika) joan zen, urte bereko ekainean.[5]
- 2013an, BlackStar Zinemaldiko Publikoaren Saria eman zioten Filadelfian (Pennsylvania) "The End of Eating Everything" egiteagatik.[6]
- 2017an, OkayAfrica 100 women plataformak, urtero 100 emakume afrikar hautatzen dituenak, sarituen artean sartu zuen Wangechi Mutu.[7]
Erreferentziak
- Wangechi Mutu on Egon Schiele | The Artist Project Season 1 | The Metropolitan Museum of Art. .
- «Wangechi Mutu, figuras politizadas por una mujer africana» culturacolectiva.com 13 de agosto de 2013.
- «Wangechi Mutu: A Fantastic Journey» Nasher Museum of Art at Duke University.
- «Brooklyn Museum» www.brooklynmuseum.org.
- «Deutsche Bank - ArtMag - 58 - feature - Wangechi Mutu: Between Beauty and Horror» www.db-artmag.com.
- 2nd Annual BlackStar Film Festival Announces 2013 Line-up. .
- «WANGECHI MUTU» OkayAfrica 6 de marzo de 2017.
Kanpo estekak
- (ingelesez) Saatchi Gallerysobre Mutu
- (ingelesez) Mutu website
- (ingelesez) CNNk Mutu elkarrizketatu zuen.