Wangari Maathai
Wangari Maathai (Ihithe, Kenia, 1940ko apirilaren 1a – Nairobi, Kenia, 2011ko irailaren 25a) ingurumenaren aldeko ekintzailea eta politikaria izan zen, kikuyu etniakoa. Ameriketako Estatu Batuetara ikastera joan zen 20 urterekin, eta Pittsburgheko Unibertsitatean Biologian doktoratu zen.
Wangari Maathai | |||||
---|---|---|---|---|---|
Wangari Maathai (2001) | |||||
2003ko urtarrila - 2005eko azaroa
2002 - 2007 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Wangarĩ Muta | ||||
Jaiotza | Nyeri, 1940ko apirilaren 1a | ||||
Herrialdea | Kenya Britainiarra Kenya | ||||
Bizilekua | Mairena del Aljarafe | ||||
Heriotza | Nairobi, 2011ko irailaren 25a (71 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: obulutegiko minbizia | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Mwangi Maathai (en) 1978) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Loreto High School, Limuru (en) Gießengo Unibertsitatea Municheko Unibertsitatea Pittsburgheko Unibertsitatea 1966) Benedictine College (en) University of Nairobi (en) 1971) | ||||
Hezkuntza-maila | Zientziatan graduatua Master of Science (en) Doktoretza | ||||
Hizkuntzak | ingelesa swahilia kikuyuera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | biologoa, irakaslea, albaitaria, politikaria, ekintzaile ekologista eta aktibista | ||||
Enplegatzailea(k) | Yale Unibertsitatea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Alpha Kappa Alpha Nobel Women's Initiative (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Alderdi politikoa | Mazingira Green Party of Kenya (en) | ||||
30 urte baino gehiago eman zituen oihanen suntsipenaren aurka borrokatzen. Mama Miti ezizena hartu zuen («Zuhaitzen Ama», alegia). 1977an, Green Belt Movement zuhaitzen aldeko mugimendua sortu zuen; gaur egun, mugimendu hori hedatuta dago Tanzania, Uganda, Malawi, Lesotho, Etiopia eta Zimbawe estatuetara ere. Halaber, bere herrialdeko gobernuan izan zen 2003tik 2005 arte, betiere ingurugiroaren alde lan eginez.
2004an Bakearen Nobel saria eman zioten, «garapen sostengagarriaren, bakearen eta demokraziaren alde egindako lanagatik». Bakearen Nobel saria lortu duen Afrikako lehen emakumea izan da.
Obulutegiko minbiziak jota hil zen 71 urterekin.