Walthère Frère-Orban
Walthère Frère-Orban (Lieja, 1812ko apirilaren 24a - Brusela, 1896ko urtarrilaren 2a) belgikar politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1868tik 1870era eta 1878tik 1884ra.
Walthère Frère-Orban | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||
1878ko ekainaren 19a - 1884ko ekainaren 16a
1878ko ekainaren 19a - 1884ko ekainaren 16a ← Jules Malou - Jules Malou →
1868ko urtarrilaren 3a - 1870eko uztailaren 2a ← Charles Rogier - Jules d'Anethan →
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Lieja, 1812ko apirilaren 22a | ||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Brusela, 1896ko urtarrilaren 2a (83 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Robermont Cemetery (en) ![]() | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Liejako Unibertsitatea State University of Leuven (en) ![]() | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Liberala |
1845ean Alderdi Liberalaren sorrera-programa idatzi zuen. 1847an diputatu aukeratu eta Herri Lanetako ministro izendatu zuten. Hurrengo urtean Finantza Saila jaso zuen. Belgikako Banku Nazionala sortu zuen, egunkarien gaineko zerga kendu zuen, eta merkataritza askea sustatu zuen.
La main morte et la charité (1854-1857), kontserbadoreen aurka zuzendua idatzi zuen eta, ondorioz, liberalak boterera itzuli ziren 1867an. 1868an Charles Rogierren lekua hartu zuen lehen ministro karguan, nahiz eta 1879an Katolikoak boterera itzuli ziren. 1878tik 1884ra boterea itzuli eta harremanak eten zituen Aita Santuen Lurraldearekin 1880an (1884an berrabiaraziak).