Walter Kohn
Walter Kohn (Viena, 1923ko martxoaren 3a - Santa Barbara, Kalifornia, 2016ko apirilaren 19a) estatubatuar fisikaria eta matematikaria izan zen. Dentsitate funtzionalaren teoria adierazi zuen, molekulen geometria eta beren loturen ezaugarriak ezagutzeko balio duena. Matematika- eta fisika-ikasketak egin zituen, Torontoko Unibertsitatean (Kanada) eta Harvarden (Estatu Batuak). Irakasle izan da Harvardeko Unibertsitatean (1948-1950), Carnegie Mellonen (1950-1960), San Diegoko Unibertsitatean (1960-1979), eta Santa Barbarako Unibertsitatean. San Diegoko Unibertsitateko fisika-saileko idazkari izan zen 1961-1963 bitartean, eta Santa Barbarako Unibertsitateko Fisika Teorikoko Insititutuko sortzaile eta zuzendari 1979-1984 bitartean. 1991tik aurrera azkeneko erakunde horretako fisika-saileko ikertzaile izan da. Bere ikerketen bidez frogatuta utzi zuen molekula konplexu baten geometria-teoriaren bidez lortzeko ez dagoela zertan azterturik elektroi bakoitzaren mugimendua; aitzitik, aski dela espazioaren edozein puntutan kokatuta dagoen batez besteko elektroi kopurua ezagutzea. Teoria hori egitura molekularren zenbakizko kalkuluan erabili izan da arrakastaz, eta entzima eta katalisi mekanismoak aztertzeko balio du. Horrez gainera, erdieroaleen fisika, supereroankortasuna, gainaldeen fisika eta katalisiari buruzko lan asko argitaratu ditu. Lan horietatik guztiengatik, sari asko jasotakoa da: egoera gotorreko fisikako Oliver Buckley saria (1960), Davisson-Germer saria (1977) eta Feenberg domina (1991), besteak beste. 1998an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, J. A. Poplerekin batera, molekulen ezaugarrien eta prozesu kimikoen azterketa teorikoan aitzindari izateagatik.
Walter Kohn | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1923ko martxoaren 9a |
Herrialdea | Kanada Ameriketako Estatu Batuak Austria |
Heriotza | Santa Barbara (Kalifornia), 2016ko apirilaren 19a (93 urte) |
Heriotza modua | : laringeko minbizia |
Familia | |
Aita | Salomon Kohn |
Hezkuntza | |
Heziketa | Torontoko Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea Akademisches Gymnasium (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Julian Seymour Schwinger |
Doktorego ikaslea(k) | Vinay Ambegaokar (en) M. Lawrence Glasser (en) Joseph Rudnick (en) M. Lawrence Glasser (en) Michael Geller (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Julian Seymour Schwinger |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, unibertsitateko irakaslea eta kimikaria |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon Carnegie Mellon Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Austriako Zientzien Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala International Academy of Quantum Molecular Science (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Zientzien Bavariar Akademia |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak