Walter Jens
Walter Jens (Hanburgo, Alemania, 1923ko martxoaren 8a - Tübingen, 2013ko ekainaren 9a) alemaniar idazlea zen.
Walter Jens | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1923ko martxoaren 8a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Tübingen, 2013ko ekainaren 9a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Stadtfriedhof Tübingen (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Inge Jens (en) (1951 - 2013ko ekainaren 9a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Tübingengo Unibertsitatea Hanburgoko Unibertsitatea Friburgoko Unibertsitatea Gelehrtenschule des Johanneums (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | erretorikoa, gidoilaria, idazlea, itzultzailea, literatura historialaria, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, antzerkigilea, filologoa eta kritikaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Friburgo Hanburgo eta Tübingen |
Enplegatzailea(k) | Tübingengo Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Leibniz Society of Sciences (en) Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia Berlingo Arteen Akademia Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista |
Biografia
Aleman Filologia eta hizkuntza klasikoak ikasi zituen, Hanburgon eta Friburgon, eta 1944an eskuratu zuen doktoregoa Sofoklesi buruzko tesi batekin. 1956an Filologia Klasikoko katedra atera zuen Tübingenen, eta 1963an Erretorikakoa.
1976-1982 urte-bitartean Alemaniako PEN-Cluben lehendakari izan zen. Lessing saria (1968), Heinrich Heine saria (1981) eta Georg Büchner saria (1988) irabazi ditu, besteak beste. 1992az geroztik Berlingo Arteen Akademiako lehendakaria da.
Hasieran garrantzi handia izan zuen haren lanean Kafkaren, Hemingwayren eta Ernsten eraginak. Parabola-erako kontakizunetan, ikuspegi narratiboan, osagai surrealistetan eta estilo labur, zehatzean nabari zen eragin hori. Das Weisse Taschentuch (1947, Mukizapi zuria) kontakizuna eta Nein - Die Welt der Angeklagten (1950, Ez - Salatuen mundua) nobela, iragan nazionalsozialista gainditzeko gerraondoko saioen barruan kokatzen dira. George Orwellen 1984 nobelarekin antzekotasunak ditu bigarrenak. 1960ko hamarkadaren erdialdera telebistara jo zuen gehiago, Die Zeit egunkariarentzat telebista-kritika egiten zuelako, agian.
Telebista-kritikak Fernsehen, Themen und Tabus. Momos 1963-1973 (Telebista, gaiak eta tabuak. Momos 1963-1973) liburuan daude jasota (Momos ezizenaz sinatzen zituen kritikak). Telebistarako gidoietan egungo gaiak Antzinate Klasikoaren kutsuaz horniturik berregiteko joera nabari zaio, esate baterako Die Verschwörung (1966, Konjurazioa) edota Der tödliche Schlag (1974, Zartako hilkorra) lanetan. Bere konpromiso politikoa eta jarrera bakezalea agerian utzi ditu Die rote Rosa (1966, Arrosa gorria) eta Der Untergang (1983, Gainbehera) idazlanetan. Autobiografia bat ere idatzi du, Der gelehrte Dichter (1991, Poeta ilustratua).
Ikus, gainera
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Walter Jens |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.