Walter Höllerer

Walter Höllerer (Sulzbach, Oberpfalz, Alemania, 1922ko abenduaren 19a - Berlin, Alemania, 2003ko maiatzaren 20a) alemanezko idazlea izan zen.

Walter Höllerer

(1966)
Bizitza
JaiotzaSulzbach-Rosenberg, 1922ko abenduaren 19a
Herrialdea Alemania
HeriotzaBerlin, 2003ko maiatzaren 20a (80 urte)
Hobiratze lekuaFriedhof Heerstraße
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Erlangen–Nuremberg (en) Itzuli
Göttingengo Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Paul Martin Langner (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Lantokia(k)Berlin
Enplegatzailea(k)Berlingo Unibertsitate Teknikoa
Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista

IMDB: nm0405932 Find a Grave: 120292668 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Teologia, filosofia, aleman filologia, filologia erromanikoa eta historia-ikasketak egin zituen. 47ko Taldeko kide izan zen, eta Azentuak literatura aldizkariaren argitaratzaile kide, 1954-1967 bitarteko urteetan. 1963an Berlingo Literatura Solasa sortu zuen, eta Sprache im technischen Zeitalter (Hizkuntza, teknikaren garaian) aldizkaria argitaratzen hasi zen, Norbert Millerrekin batera. Idazle gisa, 1952an argitaratu zuen lehen liburua, gerrako gorabeherei buruzko poesia bilduma bat: Der andere Gast (Beste gonbidatua).

Hasieran, haren poesiak G. Eich edo P. Celanen izadiaren poesiaren ildoa hartu bazuen ere, laster poesia esperimentala lantzen hasi zen: Außerhalb der Saison (1967, Sasoiz kanpo); Systeme (1969, Sistemak). Pixkana kritika sozialetik konpromisora igaro zen. Ildo horretan, eta Berlingo harresia eraitsi baino pixka bat lehenago, Mit dem Kamel durchs Nadelöhr. Junge deutschsprachige Literatur der Mauerrisse (1989, Gameluaz jostorratzaren zulotik barrena. Harresiaren pitzaduretako alemaniar gazte literatura) argitaratu zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Walter Höllerer Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.