Walter Guevara

Walter Guevara Arze (Cochabamba, Bolivia, 1912ko martxoaren 11 La Paz, Bolivia, 1996ko ekainaren 20a) boliviar politikaria izan zen. Errepublikako behin-behineko lehendakari izendatu zuten 1979an.

Walter Guevara


65. Boliviako presidentea

1979ko abuztuaren 8a - 1979ko azaroaren 1a
David Padilla - Alberto Natusch
senator of Bolivia (en) Itzuli


enbaxadore

Bizitza
JaiotzaCochabamba, 1912ko martxoaren 11
Herrialdea Bolivia
HeriotzaLa Paz, 1996ko ekainaren 20a (84 urte)
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, idazlea eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoa Authentic Revolutionary Party (en) Itzuli
Revolutionary Nationalist Movement (en) Itzuli

Biografia

Zuzenbide-ikasketak egin zituen San Andresko Unibertsitatean, La Pazen, eta Gizarte Zientzietako ikasketak Chicagoko Unibertsitatean. Víctor Paz Estenssoro eta Hernán Siles Zuazorekin batera, Nazio Mugimendu Iraultzailea (MNR) sortu zuen. Kanpo Arazoetako ministro izan zen Paz Estensororen lehendakaritzapean, 1952tik 1956ra, eta orobat Siles Suazoren lehendakaritzapean ere, 1956tik 1960ra. Azken honen agintaldian ere Barne-ministro izan zen, eta Boliviako enbaxadore Amerikako Estatuen Erakundean (AEE) eta Nazio Batuen Erakundean.

1960ko hamarraldian MNR barruko tirabirek lau sektoretan hautsi zuten alderdia. Guevara Arcek, talde disidenteen buru, Alderdi Iraultzaile Benetakoa (PRA) sortu zuen azkenik. Hugo Banzer jeneralaren erregimen gogorraren aurkari zorrotzenetako bat bihurtu zen, batez ere nazioarteko politikari zegokionez. 1979ko abuztuan Boliviako behin-behineko lehendakari hautatu zuten urtebeterako. Handik gutxira, baina, Alberto Natusch jeneralak kargutik bota zuen indarrez, Santu Guztien Eguneko Sarraskian, 1979ko azaroaren 1ean. 1983tik aurrera Boliviako enbaxadore izan zen Venezuelan.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.