Walter Bonatti
Walter Bonatti (1930eko ekainaren 22a, Bergamo, Lonbardia – 2011ko irailaren 13a, Erroma) italiar alpinista izan zen. Historia osoko alpinista onenen artean aipatu ohi da. Alpeak, Himalaya eta Patagonia hainbat lehenbiziko igoera aitzindariak lortu izan dituelarik.
Walter Bonatti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergamo, 1930eko ekainaren 22a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1930eko ekainaren 22a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2011ko irailaren 13a) |
Heriotza | Erroma, 2011ko irailaren 13a (81 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rossana Podestà |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea, esploratzailea, argazkilaria, gidaria, idazlea eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bestela, dozena bat liburutan bere mendiko bizipenak jaso zituen, gozoekin batera gaziak ere. Izan ere, K2ra egindako igoera batean 1954an ika-mika batean sartuta egon zen.
Lorpen nagusiak
- Grandes Jorasses (Mont Blanceko mendigunea) iparraldetik (1949)
- Grand Capucin (Mont Blanc) ekialdetik (1951)
- Tre Cime di Lavaredo (Dolomitak) iparraldetik eta neguan (1953)
- Aiguille du Druko (Mont Blanc) hego-ekialdeko zutabea (1955)
- Grand Pilier d'Angle (Mont Blanc) Tito Gobbirekin (1957)
- Gasherbrum IV (1958)
- Rondoy (Huayhuash mendikatea, Peru) iparraldetik (1961)
- Grandes Jorasses iparraldetik eta neguan (1963)
- Matterhorn/Cervino iparraldean, bakarrik eta neguan (1965)
Liburuak
- Le Mie Montagne ("Nire mendiak"), 1961.
- I Giorni Grandi ("Egun handiak"), 1971.
- Magia del Monte Bianco ("Mont Blanceko magia"), 1984.
- Processo al K2 ("K2ri epaiketa"), 1985.
- La Mia Patagonia ("Nire Patagonia"), 1986.
- Un Modo di Essere ("Izateko modua"), 1989.
- K2-Storia di un Caso ("K2 - Afera baten istorioa"), 1995.
- Montagne di Una Vita ("Bizitza baten mendiak"), 1995.
- In terre lontane ("Lurralde urrunetan"), 1997.
- K2. La verità. 1954-2004 ("K2. Egia"), 2005.
- K2. Lies and Treachery ("K2. Gezurrak eta azpikeria"), 2009.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.