Wallerand De Hauteclocque
Wallerand de Hauteclocque (Belloy-Saint-Léonard (Frantzia), 1866ko irailaren 5a - Ethe, Belgikar Luxenburgo, 1914ko abuztuaren 22a) Frantziar militarra izan zen, Lehen Mundu Gerraren hasierako guduetan parte hartu zuena.
Wallerand De Hauteclocque | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Belloy-Saint-Léonard, 1866ko irailaren 5a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Ethe (en) , 1914ko abuztuaren 22a (47 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada |
Gradua | teniente-koronel |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Karrera militarra
1866ko irailaren 5ean jaio zen Belloy-Saint-Léonarden, Pikardiako eskualdean. Gustave eta Marie Henriette De Hauteclocqueren semea zen eta beste bi anai izan zituen. 1885-1887an Saint-Cyr eskola militarrean egon zen eta Kapitain maila lortu zuen. 1914an 14. Husar ren erregimentuaren Lotinante-Koronela zen gerra hasi baino lehen. Abuztuaren 10ean, Mangiennesko guduan parte hartu zuen alemaniar tropak aurreikusi zuen batailloiaren barne. 21ean Frantzia-Belgika muga zeharkatu zuen eta Belgikako Etheko hirian hil zuten egun bat geroago izen bereko guduan borrokatzen zegoenean. 47 urte zituen. Hil eta gero Ohorezko Legioaren zalduna egin zuten.[1]
Bizitza Pribatua
1895an Françoise Du Croquet de Saveuserekin ezkondu zen eta 7 seme eta bi alaba izan zituzten.
Bernard de Hauteclocque, bere semerik zaharrena, Françoisekin batera hil zen 14. Husarren erregimentuan kapitaina baitzen, bere aitaren unitatea. 18 urte zituen.[2]
Wallerand De Hauteclocquek Philippe Leclerc de Hautecloque (1902-1947) Frantziar mariskalaren osaba izan zen.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Family tree of Wallerand de HAUTECLOCQUE» Geneanet (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
- (Ingelesez) «Family tree of Bernard de HAUTECLOCQUE» Geneanet (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).