Wallada bint al-Mustakfi
Wallada bint al-Mustakfi (arabieraz: ولادة بنت المستكفي; Kordoba, 994<1010 - íd. 1091ko martxoaren 26a ), andalustar poeta izan zen, Muhammad al-Mustakfi Kordobako kalifaren eta Amin'am esklabo kristauaren alaba.
Wallada bint al-Mustakfi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kordoba, ezezaguna |
Herrialdea | Kordobako kaliferria Kordobako Taifa Sevillako taifa |
Lehen hizkuntza | Andalustar arabiera |
Heriotza | Kordoba, 1091ko martxoaren 26a (egutegi gregorianoa) ( urte) |
Familia | |
Aita | Muhammad III.a |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Andalustar arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Biografia
Muhammad III.a al-Mustakfiren alaba, omeiar odolekoa eta kordobar kalifa azkenetakoa, 1024ko urtarrilaren 11an iritsi zen boterera, bere aurreko kalifa Abd ar-Rahman V.a erail ondoren, eta handik bi urtetara bera erail zuten Uclésen. Bere haurtzaroan izan zen Almanzorren karrera politikoaren goia. Bere nerabezaroan hainbat gerrate zibil izan ziren tartean, kaliferriaren gainbehera markatzen dutenak, palazioko hainbat intriga tartean, Almanzorren seme Abderraman Antso hil ondoren.
Kalifak semerik izan ez zuenez, bere aitaren ondasunak jaso zituen eta palazio bat ireki zuen, non familia oneko neskak hezten zituen eta garai hartako poeta eta idazleek bisitatzen zuten. Emakume ederra zen, ilehori-gorria, azal argi eta begi urdinekoa, inteligente, kultu eta harro izateaz gain. Bere bertsoak soinekoetan brodatzen zituen eta gizonezkoen lehiaketetan parte hartzera ausartu zen eta baita bukatu gabeko poemak bukatzen, bere aurpegia libreki erakutsiz. Horregatik "perbertso" deitu zioten eta integristek gogor kritikatu zuten, nahiz eta bere zintzotasuna defendatu zutenik ere izan zen, Ibn Hazm idazlea adibidez, eta Ibn Abdus bisirra, bere betiko maitea, zeina beti bere alboan egon zen eta hil zen arte babestu zuen, laurogei urte baino gehiago zituela.
Bere bizitzako pasio handiena Abenzaidun o Ibn Zaydun poeta izan zen. Honekin harreman sekretu bat izan zuen, poetak Banu Yahwar-ekin zuen gertutasuna zela eta. Hauek bere jatorria ziren omeiatarren kontrako leinukoak ziren eta horregatik Kordoban kontuz ibili beharra zeukaten. Harreman honen gaiaren ingurukoak dira kontserbatzen diren bere 9 poemak. Ibn Zaydun-ek Walladaren esklabo beltz batekin izan zuen erlazioagatik apurtu zen bien arteko harremana. Hau egia izan daiteke, baina baliteke ere garaiko poesiaren topiko bat izatea.
Poema hauen artean, maitaleen arteko eskutitzak izateko helburua zutenak, bitan zeloak aipatzen dira, samintasunezko oroimenak eta elkar ikusteko desioak; beste batean etsipena, mina eta kontuak eskatzea; bost maitalearen kontrako satira gogorrak dira, besteak beste gizonezko maitaleekin ibiltzeaz, eta azkenean bere askatasun eta independentziaren aldarri egiten du.
Bere ikasleen artean azpimarratu behar da Muhya bint al-Tayyani, jatorri oso txiroko gazte bat (piku saltzaile baten alaba), bere etxean hartu zuena eta satira krudeletan iraintzen bukatu zuena.
Wallada 1091ko martxoaren 26an hil zen, almorabideak Kordoban sartu ziren egun berean
Biografia eta kuriositateak
2000. urtean publikatu zen bere lehen biografia, Matilde Cabellorena, Wallada, la última luna.
2004ko uztailaren 15eko Kordobako Festival de la Guitarra-n estreinatu zen "Wallada (El sueño de un poeta cordobés)", rock progresibo andaluziarreko musikala
2008ko otsailean Saurom musika taldeak kantu bat publikatu zuen Walladaren historia gai hartuta, izenburua "Wallada la Omeya" duena eta beraien "Once Romances desde Al-Andalus" albumean publikatutakoa, bideo musikal eta guzti.
Bibliografia
- CABELLO, Matilde Wallada. La última luna, Córdoba, Almuzara, 2005, ISBN 978-8496416468
- DOZY, R. P. Historia de los musulmanes en España. Madrid, Turner, 1988.
- GARULO, T. Diwan de las poetisas andaluzas de Al-Andalus. Madrid, Ediciones Hiperión, 1985.
- LÓPEZ DE LA PLAZA, G. Al-Andalus: Mujeres, sociedad y religió. Málaga, Universidad de Málaga, 1992.
- SOBH, M. Poetisas arábigo-andaluzas. Granada, Diputación Provincial, 1994.