Wallace Bilduma
Wallace Bilduma (ingelesez: Wallace Collection) Londresen dagoen jatorri pribatuko arte museoa da. Nazioarteko garrantzi mailako pintura-bilduma du, oso ezagunak diren lanekin. Londresko Hertford House okupatzen du, Manchester Squaren, Seymour familiaren, Hertfordeko Markesesen hiri-etxea izandakoan. Sir Richard Wallacek du izena, bilduma Hertfordeko markesekin batera sortu zuenak. XVIII eta XIX. mendetik XIX. mendeko arte eder eta apaingarriak biltzen ditu bildumak, 25 galeriatan banatuta. Jendeari irekia da eta sarrera doakoa da.[1]
Wallace Bilduma | |
---|---|
Eraikin nagusiaren aurreko sarrera Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Westminster Hiria |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1897 |
Zuzendaria | Xavier Bray |
Webgunea | https://www.wallacecollection.org |
Historia
Sir Richard Wallacek (1818-1890) bere garaiko bildumagile argienetakoa zen Herfordeko laugarren markesaren idazkari gisa lan egin zuen; susmoak dira agian bere seme ezkutua izan zela. Markesa ez zen inoiz ezkondu, eta ez zuen oinordeko legitimorik izan; ondorioz, heredentzia bere seme ez-legitimoari utzi ahal izan zion, noblezia-tituluak salbu zeinak urruneko ahaide batengana igaro baitziren.
Hertford bilduma pribatua Sir Richard Wallaceren eskuetan mantendu zen, honek lan gehiagorekin aberastu zuelarik, hala nola arma eta armadura europarrekin, eta ekialdeko eta afrikar urregintzarekin.[2] Hil zenean, jabetza guztia bere alargunarena izan zen, eta honek nazioari utzi zion 1897an. Museoa 1900. urtean ireki zen publikoari, Hertford House familiaren etxean, Manchester Square-n, eta bertan egon da pinakoteka, oso-osorik aterpetua, gaur egun arte.
Margolan garrantzitsuenetako asko (Tiziano, Velázquez, Frans Hals, Rubens) galeria handi batean dira, etxearen solairu nagusian. 2014an espazio hori 5 milioi libera esterlinako kostuarekin berritu zen; hormak ehun gorriz tapizatu ziren eta argi naturala aprobetxatzeko sistema berezi bat ezarri zuten.
Bilduma
Museoaren bildumak XV. mendetik XIX. mende amaiera arte doaz. Egile hauek azpimarratu ditzakegu.
- Eskola frantziarra:
- Flandiako eta Herbeheretako eskolak:
- Frans Hals: El cavaller somrient
- Rembrandt: Autorretrat.
- Rubens
- Van Dyck
- Pieter de Hooch
- David Teniers el Jove
- Jan Steen
- Aelbert Cuyp
- Eskola italiarra:
- Tiziano
- Canaletto
- Domenichino
- Cima da Conegliano
- Bernardo Daddi
- Guido Reni
- Francesco Guardi
- Salvator Rosa
- Eskola espainiarra:
- Eskola ingelesa:
- Sèvresko portzelana
Iruditegia
- Fragonard - Zabua
- Tiziano - Perseo eta Andromeda
- Velázquez - Abanikoaren dama
- Nicolas Poussin - Giza bizitzaren dantza
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Museoaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez):Bisitariaren esperientzia.
- (Gaztelaniaz):Museoa bisitatzeko gida.