Wall Street (filma)
Wall Street 1987ko Oliver Stone estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Michael Douglas, Charlie Sheen, Daryl Hannah eta Martin Sheen aktoreek antzeztu zuten.
![]() | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1987 | |||
Izenburua | Wall Street | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Honen izena darama | Wall Street | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film dramatikoa eta krimenezko filma | |||
Iraupena | 122 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Oliver Stone | |||
Gidoigilea(k) | Oliver Stone Stanley Weiser (en) ![]() | |||
Antzezlea(k) | ||||
Charlie Sheen (Bud Fox (en) ![]() Michael Douglas (Gordon Gekko (en) ![]() Daryl Hannah Martin Sheen Franklin Cover (en) ![]() Terence Stamp Sean Young James Spader John C. McGinley Saul Rubinek (en) ![]() Hal Holbrook Paul Guilfoyle Millie Perkins Sylvia Miles (en) ![]() Frank Adonis James Karen John Capodice Josh Mostel Richard Dysart Sean Stone Leslie Lyles Andrea Thompson Lauren Tom Oliver Stone Anna Thomson Tamara Tunie Cecilia Peck Annie McEnroe Adelle Lutz (en) ![]() Liliane Montevecchi Monique van Vooren (en) ![]() | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Edward R. Pressman | |||
Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox | |||
Edizioa | Claire Simpson (en) ![]() | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Stewart Copeland | |||
Argazki-zuzendaria | Robert Richardson | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) ![]() Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 60. Oscar Sariak Golden Raspberry Award for Worst Supporting Actress (en) ![]() 8th Golden Raspberry Awards (en) ![]() | |||
Nominazioak | Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 60. Oscar Sariak Michael Douglas Golden Raspberry Award for Worst Supporting Actress (en) ![]() 8th Golden Raspberry Awards (en) ![]() Daryl Hannah | |||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
Bideoa | YouTube | |||
kronologia | ||||
|
2010ean Wall Street 2: Money Never Sleeps ("Wall Street 2: Diruak Ez Du Inoiz Lorik Egiten") izeneko jarraipena izan zuen.
Filma honekin Oliver Stonek bere aita Lou Stone zena omendu nahi izan zuen, hain zuzen ere, Depresio Handiaren garaian brokera izandakoa. Istorioak New York hiriko eta AEBtako finantza barruti nagusiena den Wall Streeteko mundu gupidagabean girotua dago.
Argumentua
1980ko hamarkada, New York. Bud Fox (Charlie Sheen) Wall Streeten izen bat egin nahi duen broker gazte bat da. Eguneez enpresa batean lan egin ohi du eta denbora librean asko miresten duen inbertsiogile eta negoziogizon bat ezagutzen saiatzen da: Gordon Gekko (Michael Douglas). Azken honek Bud kontratatzea erabakiko du, honela Budek diru, luxu eta dibertsioz betereiko mundu berri bat ezagutuko du, baina laister Gordon Gekko mirestua inongo eskrupulurik gabeko gizona dela jabetuko da, axola zaion bakarra dirua dela, eta horretarako edozer egiteko gai dela. Une hortan bertan Budek etika araudia apurtzen duen finantza eragiketa erakargarri bat onartu ala ez erabaki beharko du. Azkenean eragiketa ez onartzea erabakiko du, gizalegez jokatzea eta Gordon Gekkok diru ugari lortzeko darabilen iruzurra argitara ematea.
Aktoreak
Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Michael Douglas | Gordon Gekko |
Charlie Sheen | Bud Fox |
Daryl Hannah | Darien Taylor |
Hal Holbrook | Lou Mannheim |
Martin Sheen | Carl Fox |
John C. McGinley | Marvin |
Terence Stamp | Sir Lawrence Wildman |
Sean Young | Winnie Gekko |
James Spader | Roger Barnes |
Saul Rubinek | Harold Salt |
James Karen | Lynch |
Frank Adonis | Charlie |
Sariak
- 1988: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Michael Douglas)
- 1988: Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Drama (Michael Douglas)
Kanpo estekak
- Wall Street filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)