Wakizaka Yasuharu
Wakizaka Yasuharu (japonieraz: 脇坂 安治, 1554-1626ko irailaren 26a) Japoniako historiako Sengoku aroaren amaierako Awaji uharteko daimyo bat izan zen.
Wakizaka Yasuharu | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Azai district (en) , 1554 | ||
Herrialdea | Japonia | ||
Heriotza | Kyōto (en) , 1626ko irailaren 26a (71/72 urte) | ||
Hobiratze lekua | Myōshin-ji (en) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Leinua | Q11612120 | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Samuraia |
Yasuharu, hasieran, Oda Nobunagaren basailu bat zen Akechi Mitsuhideren agindupean egon zen. 1581ean, Nobunagaren tropen buruetako bat izan zen Hijiyamako setioan. Hurrengo urtean, Mitsuhidek Nobunaga traditu zuen, Honnō-jiko gertakaria bezala ezagutu zen gertaera, eta, bi aste beranduago, Yamazakiko guduan garaitua izan zen.
Yasuharu, orduan, Toyotomi Hideyoshirekin elkartu zen, Nobunagaren agindupean pertsonarik nagusienetako bat bihurtu zena. 1583ko Shizugatakeko guduan, Shizugatakeko zazpi lantzetako bat bezala ezagutua izan zen, aipaturiko guduan izan zuen partehartze nabarmenagatik. Yasuharu, 1585ean, 30.000 kokuko balioa zuen Awaji uharteko han batekin saritua izan zen.
Hideyoshiren flotaren zati baten komandante bihurtu zen, eta, beraz, 1587ko Kyushuko kanpainetan, 1590eko Odawarako setioan eta Korearen japoniar inbasioetan parte hartu zuen.
Korearen desastrezko inbasioan, Yasuharuk, porrot ugari jasan zituen Yi Sun Sin almirantearen aurka, horietatik aipagarriena, Hansandoko gudua delarik, non flota osoa eta 10.000 soldadu inguru galdu zituen.
1600ean, Wakisaka, Tokugawa Ieyasuren ondoan borrokatzeko prest zegoen, baina Ishida Mitsunariren aldera batzera behartu zuten, honek, Yasuharuren armada handitu baitzuen Osakan egon zenean. Urriak 21ean, Sekigaharako guduan, Yasuharuk aldez aldatu zuen Kobayakawa Hideakirekin batera, eta Ōtani Yoshitsuguren armada garaitu zuten, Tokugawaren garaipenean lagunduz.
Gudu honen ondoren, Tokugawak. Yasuharuri, honen Awaji uharteko domeinua gobernatzen jarraitzen utzi zion. Hurrengo urteetan, bese han bat eman zioten, Ozun, Iyo probintzian, 53.000 kokuko balioa zuena.
Bere semeak, Wakisaka Yasumotok, bere aitaren domeinuak oinordetu zituen hau 1626an hil ondoren.