Wakhan korridorea
Wakhan korridorea[1] (paxtuneraz: واخان دهلېز Wāxān Dahléz, persieraz: دالان واخان); Vakhan korridorea ere deitua) Afganistango Badakhxan probintziako korridore estu bat da. Pamir mendietan dago, honako muga hauek dituelarik: Tajikistan iparraldean, Pakistan hegoaldean eta Txina ekialdean. XIX. mendearen amaieran sortu zuen Britainiar Inperioak, Errusiari Indiara iristea eragozteko Joko Handian zehar. Historikoki, Wakhan eskualde garrantzitsua izan da milaka urtetan, bertan elkartzen baitira Erdialdeko Asiako mendebaldeko eta ekialdeko muturrak. Islama bertara heldu aurretik, Tibet eta Txinaren artean lehiatzen ziren eskualde hau bereganatzeko.
Wakhan korridorea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko, salient (en) eta geopolitical corridor (en) |
Luzera | 210 km |
Zabalera | 18 km 65 km |
Azalera | 10.300 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°N 73°E |
UTC ordua | UTC+04:30 |
Estatu burujabe | Afganistan |
Afganistango probintzia | Badakhshan probintzia |
Korridoreak, biztanleria urria du, biztanle nagusi bezala, Wakhi herria eta kirgiz kopuru txiki bat. Bere ekialdeko muturrean, Wakhjir, Hindu Kush bidezko mendi pasabide bat da, bere punturik gorena 4.923 metrora duena, eta munduko mugako ordu diferentziarik handiena du: UTC+4:30 Afganistanen eta UTC+8 Txinan. Hemen, Txinarekin muga, munduko garaienen artean dago, eta pasabidea, urtean gutxienez bost hilabetez itxita dago, eta gainontzeko urtean, modu ez erregularrean irekitzen da.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-17).