Wake in Fright
Wake in Fright, AEBetan Outback (euskaraz Izuikaran Esnatzeratzea) 1971ko Ted Kotcheff bulgariar-kanadar zinema zuzendariak zuzendutako thriller piskologiko film bat da. Kenneth Cook idazlearen Wake in Fright eleberrian oinarritua dago. Donald Pleasence, Gary Bond, Chips Rafferty eta Sylvia Kay aktoreek antzeztu zuten.
Wake in Fright | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | Wake in Fright |
Mugimendua | Australian New Wave (en) |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Australia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma eta thrillerra |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Wake in Fright (en) |
Grabazio lekua(k) | Australia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ted Kotcheff (en) |
Gidoigilea(k) | Evan Jones |
Antzezlea(k) | |
Gary Bond (en) Donald Pleasence Chips Rafferty (en) Jack Thompson (en) Peter Whittle (en) John Meillon (en) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Westinghouse Broadcasting (en) |
Edizioa | Anthony Buckley (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Scott (en) |
Argazki-zuzendaria | Brian West (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Australia, Outback eta Broken Hill |
Argumentu nagusia | Estereotipo maskulinoa, drinking culture in Australia (en) , alkohol kontsumoa, Outback eta indarkeria |
Urte dexentez Wake in Fright filma ez zen ez VHS ezta DVDan ikusterik ahal izan, gainera ez zen telebista kateetan aireratzen. Halere, 2009an australiar zinema aretoetan berpantailaratua izan zen eta ikuslearen harrera oso ona izan zuen, gainera urtearen amaieraldera DVD eta Blu-rayen salgai jarri zen. Gaur egun, Wake in Fright 1970eko hamarkadako Australiar Olatu Berriaren film garrantzitsuenetako bat bezala jotzen da. Nike Cave, australiar musikari eta gidoilariak, «Australiari buruzko film on eta beldurgarriena» dela aipatu zuen.
Argumentua
John Grant (Gary Bond) Australiako basamortuaren bihotzean dagoen meatzari herri batera iritsi berri den irakasle bikain bat da, bertan Sydney hirira eramango duen hegazkina hartu aurretik gaua igarotzea erabakiko du. Baina bost egun igaro eta Grant piskanaka bere autosuntsiketara hurbiltzen ari dela dirudi. Alkoholaren efektuek bere errealitatearen pertzeptzioan eragin eta gauzak distortsionatzen hasten direla dirudienean, bere nortasunaren alde oso desatsegin bat agertzen hasiko da, berarekiko mespretxu handi batean bilakatuz.
Aktoreak
Nagusiak
- Gary Bond: John Grant
- Donald Pleasence: Clarence F. "Doc" Tydon
- Chips Rafferty: Jock Crawford
- Sylvia Kay: Janette Hynes
- Jack Thompson: Dick
- Peter Whittle: Joe
- Al Thomas: Tim Hynes
- John Meillon: Charlie
Bestelakoak
- John Armstrong: Atkins, taxilaria
- Slim De Grey: Jarvis, two-up player
- Maggie Dence: Hoteleko harreragilea
- Norman Erskine as Joe, two-up eskolako sukaldaria
- Owen Moase: lehen two-up kontrolatzailea
- John Dalleen: bigarren two-up kontrolatzailea
- Buster Fiddess: Charlie Jones, two-up spinner
- Tex Foote: Stubbs, baserritarra
- Colin Hughes: Treneko abeltzaina
- Jacko Jackson: Morley, furgoneta gidaria
- Nancy Knudsen: Robyn, Johnen neskalaguna
- Dawn Lake: Joyce, tarbernako zerbitzaria
- Harry Lawrence: Higgins, aborigen tren bidaiaria
- Bob McDarra: Pig Eyes, kamioi gidaria
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)