Vytxegda

Vytxegda (errusieraz: Вычегда, komieraz: Эжва, Ežva) ipar-mendebaldeko Errusiako ibaia da, Ipar Dvinaren adarra, Komien Errepublika eta Arkhangelsk oblasta zeharkatzen dituena. Timan mendilerroan du iturria, Uraletatik 310 km inguru ipar-mendebaldera, eta Kotlasen Ipar Dvinara isurtzen da[1]. 1.130 kmko luzera eta 121.000 km²ko arroa ditu.

Vytxegda
Вычегда (errusieraz), Эжва (komieraz)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.130 km
Geografia
Map
Koordenatuak61°16′55″N 46°36′00″E
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Arkhangelsk oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera121.000 km²
Ur-emaria1.160 m³/s
IturburuaTiman mendilerroa
Bokalea
()
Ipar Dvina

Vytxegdaren ibilbidean aintzira, zingira eta hondarpe ugari badago ere, 960 kilometroan nabigagarria da. Azaro hasieratik apiril amaiera arte izozturik egoten da[1]. Ibai ertzeko hiririk handiena Syktyvkar da, Komiren hiriburua.

Hidrometria

Vytxegdaren emaria 1962-1999 bitartean neurtua izan da Fediakovon (Ipar Dvinara isuri baino 65 km lehenago)[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 112.000 km² ditu, arro osoaren % 92,6. Emari handiena maiatzean du (4.466 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikienak otsail (282 m³/s) eta martxoan (261 m³/s).

Vytxegdaren batezbesteko emariak (m³/s), Fediakovon neurtuak
Datuak: 1962 eta 1999 artean

Erreferentziak

  1. Vychegda River Global.britannica.com
  2. Vytxegda Fediakovon


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.