Vrhnika
Vrhnika (alemanez: Oberlaibach), Esloveniako hiria da, Erdialdeko Eslovenia eskualdean dago eta 2008ko erroldaren arabera 15.544 biztanle ditu, 8.454 herrigunean. Ljubljana hiriburutik 15 kilometro mendebaldera kokaturik dago.
Vrhnika Vrhnika | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Herrialdea | Eslovenia | ||||||||||
Eskualdea | Erdialdeko Eslovenia | ||||||||||
Alkatea | Marjan Rihar | ||||||||||
Izen ofiziala | Vrhnika | ||||||||||
Jatorrizko izena | Vrhnika | ||||||||||
Posta kodea | 1360 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 45°57′44″N 14°17′37″E | ||||||||||
Azalera | 126,3 km² | ||||||||||
Altuera | 297 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 8.969 (2023ko urtarrilaren 1a) 68 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
http://www.vrhnika.si www.vrhnika.si |
Etimologia
1481ean agertzen da lehen aldiz Vernich izena. Eslovenieraz "iturburua" esan nahi du, bertan sortzen baita Ljubljanica ibaia, gero Ljubljanara doana. Alemanierazko Oberlaibach izena zaharragoa da, 1308koa lehen aipamena, eta "Laibach (Ljubljana) gainekoa" esan nahi du.
Historia
Erromatarren garaian Nauportus hiria izan zen bertan. "Untzien kaia" esan nahi du eta dirudienez bertara itsasuntziak iristen ziren eta ondoren beren karga gurdietara pasa behar izaten zen bidea jarraitzeko.
Gaur egungo herria Erdi Aroan hasi zen garatzen. "Merkatu hiria" izendatu zuten eta Ljubljanaren ondoan egonik Karniolako herri aberatsenetakoa bihurtu zen XVIII menderarte. 1840an Austria hegoaldeko trenbidea herritik pasa gabe eraiki zenean garrantzia nabarmen galdu zuen. Gaur egun Ljubljanaren suburbio itxura du.
Ondasun nabarmenak
- Ivan Cankar idazlearen museoa.
- Močilnik eta Retovje iturburuak, Ljubljanica ibaiaren sorrera.
Iruditegia
- San Leonardo eliza.
- San Pablo eliza.
- Epaitegia.
- Ivan Cankar idazlearen museoa.
- Močilnik iturburua.
Hiritar ezagunak
- Ivan Cankar (1876-1918), idazlea.
Kanpo estekak
- (Eslovenieraz) Webgune ofiziala