Vrancea konderria
Vrancea konderria (ˈvrant͡ʃe̯a ahoskatua) Errumaniako Sud-Est eskualdeko konderrietako (județ) bat da. Bere hiriburua Focșani da. 4.857 kilometro koadro ditu eta 340.310 biztanle zituen 2011n.
- Artikulu hau konderriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vrancea».
Haren lurralde gehiena Moldavia eskualde historikoan kokatua dago, baina hegoaldeko partea Munteniari dagokio.
Barrutiaren mendebaldea lurralde menditsua da, errumanieraz "Carpaţii de Curbură" deitua, Ekialdeko Karpatoetatik hegoaldera kokatua; 1.400 m-tik gorako mendiak ditu. Ekialdean, altitudea txikiagoa da. Punta ibaiak (Siret ibaiaren adar nagusia da) zeharkatzen du barrutia.
Eskualdea sismikoki aktiboa da, eta urtero lurrikarak izaten ditu, epizentroa 80 km eta 160 km bitarteko sakoneran dutela.
Demografia
2011n, 323.080 biztanle zituen, hau da, 66.51 bizt./km²-ko dentsitatea. Biztanleen % 98 errumaniarrak dira.
Urtea | Populazioa |
---|---|
1948 | 290.183 |
1956 | 326.532 |
1966 | 351.292 |
1977 | 369.740 |
1992 | 393.408 |
2002 | 387.632 |
2004 | 394.286 |
2011 | 323.080 |
Banaketa administratiboa
Bi udalerrik, hiru hirik eta 68 herrik osatzen dute barrutia:
- Udalerriak
- Adjud
- Focşani - hiriburua: 73.868 biztanle (2011)
- Hiriak
- Mărăşeşti
- Odobeşti
- Panciu
- Herriak
|