Voltoire

Voltoire XVII. mendeko idazle bat izan zen. Zuberotartzat jotzen da, baina ez da datu segurua. Berak, aldiz, lapurteraz idatzi zuen, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko euskaraz , "denik ederrenean" [1].

Voltoire
Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaZuberoa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
MugimenduaSarako Eskola

Literaturaren Zubitegia: 705

Biografia

Ezer gutxi dakigu pertsona horretaz, bere ikerketa lanetan Voltoire besterik ez zuelako sinatzen[2]: iturriren batzuek[3][4] Sarako Eskolan kokatzen dute.

Beste daturik ezean, Pierre Gustave Bruneten lanean Luis XIII.aren agintaldiaren lehen urteetan bizi izan zela aipatzen da eta "Frantziako hegoaldean hizkuntza, idazkera eta aritmetika irakaslea" izan zela.

Idazlanak

Hizkuntzalaritza

Funtsean lan bakarraren egilea da ezagutzen denaren arabera, izenburu biren (frantsesez zein euskaraz) azpian gordea; elkarrizketak eta esaera zaharrak ditu eta hiru zutabetan antolatuta dago, bakoitzean hizkuntza bat ageri da[5].

Lehen hiztegi-manual hirueleduna dugu eta bigarren hiztegia Nicolao Landuchiorenaren atzetik. Edizioak:

  • L'Interprect ou traduction du françois, espagnol et basque (1620, Lyon). Ale bakarra Bordeleko Udal Liburutegian gordetzen da.
  • Tresora hirur lenguaietaka, franzesa, española eta haskara (1642, Baiona). Xarles Bidegain euskaltzainak (Paue, 2000) berrargitalpena prestatu du, lehen edizioan oinarritua.

1684tik aurrera, gutxienez bost aldiz berrargitaratu zuten titulu honekin: Thresor des trois langues, française, espagnol et basque; guztiak Baionako Paul Fauveten inprimategian[6].

Obra gehiagorik?

Daniel Moisés Sáez ikertzaileak bere lan batean[7] beste obra batzuen egilea ere izan litekeela aipatzen du ziurtasunik gabe: La Muse Baionneoise, La Conuersation Ciuile pour le Temps present, La Nourriture des enfans aulx Peres & Meres en vers Gascons, Lexhortaion & remedes aulx desbauchés & dissolus eta batez ere Stances En Vers Gascons. Gaskoniako okzitanieraz idatzita daudenez, horrek Voltoireren balizko jatorri gaskoiari emango liezaioke indarra.

Haren ikerketetan oinarritutako idazlanak

Erreferentziak

  1. Joseba A. Lakarra, "Hizkuntz eskuliburuen tradizioa Euskal Herrianː : I. L'interprect ou Traduction du Franfois, Espagnol & Basque (-1620)" . 20-21.or.
  2. Voltoire agertzen den lan bat memoriadigitalvascan.
  3. Harluxet hiztegi entziklopedikoa Voltoirez.
  4. Sarako eskolaz.
  5. Lur hiztegi entziklopedikoa lan honetaz
  6. Santi Onaindia liburu honetaz.
  7. Lana kontsultatzeko.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.