Volterra

Volterra Italiako udalerri bat da. Pisako probintzian kokatuta dago, Toscana eskualdean. 9.537 biztanle ditu, 252,85 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Volterra
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Toscana
ProbintziaPisako probintzia
Posta kodea56048
ISTAT kodea050039
HerriburuaVolterra
Geografia
Koordenatuak43°24′00″N 10°52′00″E
Map
Azalera252.85 km²
Altuera531 m
MugakideakCasole d'Elsa, Lajatico, Montaione, Montecatini Val di Cecina, Peccioli, Pomarance, San Gimignano, Colle di Val d'Elsa eta Gambassi Terme
Demografia
Biztanleria9.537 (2023ko urtarrilaren 1a)
−753 (2018)
Dentsitatea37,72 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0588
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakBruchsal, Wunsiedel (en) Itzuli, Mende eta Bojador
Katastro kodeaM126
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaPI
comune.volterra.pi.it

Historia

Etruskoen hiri inportantea izan zen Velathri izenarekin, eta K.A. 8 mendetik da gune populatua. Garai etruskokoak dira harresiak, eta horietan bereziki Porta all'Arco hegoaldera ematen duen portalea, Europako puntu erdiko arku zaharrenetarikoa. Akropoli etruskoaren hondakinak ere ikus daitezke hirian.

Kristo aurreko 3. mendean Erromarekin aliatu zen hiria, eta harrezkero bertako etruskoak erromatartzen hasi ziren. Garai erromatarreko aztarna bikainena teatroa da.

5. mendean, elizbarruti baten buru izan zen, eta Erdi Aroan hiri independente gisa izan zuen garapenik, 13. eta 14. mendeen artean Florentziaren kontrolpera igaro zen arte.

Eraikin nabarmenak

Piazza dei Priori eta Palazzo dei Priori herriaren erdigune historiko eta administratiboa dira, Toscanako beste hiri batzuetako palazzo eta plaza publikoen parekoak dira.

Hiriko duomo eta katedralaz gain (13. mendekoa), bataiotegi bat ere badu garai berekoa.

Fortezza Medicea delako gaztelu eta gotorleku handia, Florentziaren eta Medicitarren agintepeko ernazimenduko garaiaren aztarna da.

Erdi Aroko dorretxe urbano bikainak ere baditu, hala nola Casa-torre Toscano edo Casa-torre Buonparenti izenekoak.

Mugakideak

Volterrak honako udalerri hauekin egiten du muga:

Casole d'Elsa
Lajatico
Montaione
Montecatini Val di Cecina
Peccioli
Pomarance
San Gimignano
Colle di Val d'Elsa
Gambassi Terme

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.