Volin
Vsevolod Mikhailovitx Eichenbaum, Volin izengoitiaz ezagunagoa, (Voronezh, 1882ko abuztuaren 11 – Paris, 1945eko irailaren 18a) errusiar anarkista izan zen. 1905eko Errusiako Iraultzan parte hartu zuelako atxilo hartu eta Siberiara erbesteratu zuten, baina Frantziara ihes egitea lortu zuen (1907). Anarkista egin zen, eta Gerraren Kontrako Nazioarteko Komiteko burua izan zen 1913tik aurrera. 1917an Errusiara itzuli zen, eta joera anarkista guztiak batzeko lanetan jardun zuen. 1920an boltxebikeek atxilotu zuten, baina Europako sindikalista iraultzaileen ordezkarien eraginari esker aske utzi zuten. Alemaniara eta, geroago, Frantziara erbesteratu zen berriro. Iraultza ezezaguna-k, bere obra nagusiak, eragin handia izan zuen geroko anarkistengan, Espainiako Gerra Zibilean batez ere.
Volin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Всеволод Михайлович Эйхенбаум |
Jaiotza | Voronezh, 1882ko abuztuaren 11 |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Frantzia |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Paris, 1945eko irailaren 18a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Crématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Halyna Kuzmenko (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera frantsesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, kazetaria, anarkista, iraultzailea eta filosofoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alderdi Sozialista Iraultzailea Nabat (en) Union of Russian Workers (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.