Volgako eskualdea

Volgako eskualdea (errusieraz: Поволжье, Povolzhie) Volga ibaiaren ibilbidearen ondoan dagoen eskualde ekonomiko eta geografikoa da, Errusian. Eskuinaldean Volgako ordokia edo Volgako muinoak ditu eta ezkerraldean, berriz, Transvolga edo Zavolzhie, izeneko eskualdea. Historian zehar, Volgako Bulgaria, Kumandarrak, Urrezko Horda eta Kieveko Rusa izan dira bertoko potentzia hegemonikoak. Geografia eta historiaren ikuspuntutik, honako eskualdetan banaturik dago:[1]

Orografia laua da oso, lautada handiak izanik. Udak beroak dira (uztailean bataz besteko tenperatura 22-25 °C-koa da) eta neguak hotzak (urtarrilean eta otsailean bataz besteko tenperatura -10 °C eta -15 °C artekoa da). Iparraldean urtero 500-600 mm-ko prezipitazioak dituzte eta 200-300 mm-koak hegoaldean.

Lau eskualde natural ditu: baso mistoa (Tatarstan), baso-estepa (Samara, Penza eta Ulianovsk), estepa (Saratov eta Volgograd) eta erdi-basamortua (Astrakhan eta Kalmukia).

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Povolzhie, Sobietar Entziklopedia Handia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.