Volga

Volga[1] (errusieraz: Волга, tartareraz: İdel edo Sari-su, turkieraz: İdil) mendebaldeko Errusiako ibaia da. Europako handiena da, luzera, emaria eta arroari dagokienez. Valdai muinoetan jaio eta Kaspiar itsasora isurtzen da Astrakhanen. 3.888 km-ko luzera eta 1.380.000 km²-ko arroa ditu.

Volga
Волга (ru)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera3.530 km
Geografia
Map
Koordenatuak57°15′05″N 32°28′05″E
Honen parte daEuropar Errusiako Ur Sakonen Sistema Bateratua
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Tver oblasta
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.360.000 km²
Arro hidrografikoaVolga Basin (en) Itzuli
Ur-emaria8.060 m³/s
IturburuaValdai muinoak
(256 m)
Bokalea
()
Kaspiar itsasoa eta Kama ibaia (Astrakhan)
(−28 m)

Errusiako mendebaldea zeharkatzen du, eta nazioko ibaitzat jotzen da herrialde horretan. Izan ere, bertako 20 hiri populatuenetatik 11, tartean Mosku hiriburua, Volgako arroan daude kokatuta. Munduko urtegi handienetako batzuk ere Volgan daude.

Izena

Eztabaidan dago, izena eslaviarra edo fino-ugriarra den. Errusiar Волга hitzak eslaviar влага, волога (euskaraz «hezetasuna») hitzekin lotura du. Fino-permiar jatorria Karelierako Valkia edo Valgia (euskaraz «zuria») hitzekin duen loturan datza.

Ibilbidea

Sakontzeko, irakurri: «Volgako eskualdea»

Volga ibaia Kaspiar itsasoaren arro endorreikoan dago. Iturburua Valdai muinoetan (228 m) (Tver oblasta) du. Gero, Sterzh lakua, Tver, Dubna, Ribinsk, Jaroslavl, Nizhni Novgorod eta Kazan zeharkatzen ditu. Hortik hegoalderako bidea hartzen du, Ulianovsk, Toliatti, Samara, Saratov eta Volgograd zeharkatuz. Kaspiar itsasoan du ahoa, Astrakhanen ondoan.

Oso gainbehera leuna du, eta geldoa da; nolanahi ere, ibilguaren goialdean ur-laster azkarra du.

Hidrologia

Neguko izotzak ibaiaren ur emaria murrizten du. Udaberrian, berriz, asko hazten da, eta urtegien bidez erregulatzen dira ur emariaren gorabeherak. Volgograden, ibaiadar nagusienen ura jaso ostean, urteko batez besteko emaria 8.364 m³/s da. Emari handiena maiatzean du (25.805 m³/s) eta txikiena urtarrilean (3.085 m³/s)[2].

Volgaren batez besteko emariak (/s) Volgograden neurtuak[2]
Datuak: 1879-1958 bitartean

Ekonomia

Errusiako garraibide nagusietako bat da Volga, ia ibilbide osoan ontziz ibiltzeko egokia baita. Ubideek Itsaso Zuria, Baltiko, Itsaso Beltza eta Azov itsasoarekin lotzen dute. Ibaiaren ibilbidean eraiki diren ur indarretxeen artean Kuibishev eta Volgogradekoak dira aipagarrienak.

Ibaiadar nagusiak

  • Aktuba ibaia.
  • Samara ibaia.
  • Kama ibaia
  • Kazanka ibaia.
  • Sviiaga ibaia.
  • Vetluga ibaia.
  • Sura ibaia.
  • Kerzenets ibaia.
  • Oka ibaia
  • Uzola ibaia.
  • Unza ibaia.
  • Kostroma ibaia.
  • Kotorosl
  • Sheksna ibaia.
  • Mologa ibaia.
  • Kasinka ibaia.
  • Nerl ibaia.
  • Medveditsa ibaia.
  • Dubna ibaia.
  • Sosa
  • Tvertsa.
  • Vazuza ibaia.
  • Selizarovka ibaia.

Urtegiak

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.