Volapük
Volapüka[1] hizkuntza eraikia da, "auxlang" motakoa, nazioarteko komunikazioa ahalbidetzeko sortua.
Volapüka | |
---|---|
Volapük nulik — Volapük | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Mundu zabalean |
Hiztunak | 25-30 |
Rankinga | ez da agertzen |
Araugilea | International Volapük Academy (en) |
Hizkuntza sailkapena | |
Hizkuntza eraikia | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, ordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza eta hizkuntza eranskaria |
Alfabetoa | Volapük alphabet (en) eta latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | vo |
ISO 639-2 | vol |
ISO 639-3 | vol |
Glottolog | vola1234 |
Wikipedia | vo |
IETF | vo |
Historia
Johann Martin Schleyer apaiz alemaniarrak 1879an kultura desberdinetako pertsonen artean komunikatzeko sortutako hizkuntza artifiziala da[2]. Hasiera batean, arrakasta lortu zuen eta garai onenean ehun mila hiztun izan zituela jotzen da; baina gramatika zaila duenez, laster lehiakide handia izan zuen: esperantoa. Volapükaren hiztunen artean, bestetik, eztabaida gogorrak sortu ziren eta horrek hizkuntza maldan behera eraman zuen. Gaur egun ia hiltzat jo daiteke. Dena den, oso hiztun eraginkorrak ditu: adibidez, Wikipedian 34.000 artikulu inguru daude (2023ko ekaineko kopurua da; 2010eko uztailean, 118.00 bat zituen) . Hizkuntzaren lema nagusiak zera dio: Menefe bal, püki bal ("Gizateria bat, hizkuntza bat").
1884an kongresua antolatu zuten Friedrichshafenen, 1887an Munichen eta 1889an Parisen. Urte hartan hiztunen 283 klub zeuden munduan eta 316 testu-liburu.
Alfabetoa eta ahoskera
Hona abezedarioa: A-a, Ä-ä, B-b, C-c, D-d, E-e, F-f, G-g, H-h, I-i, J-j, K-k, L-l, M-m, N-n, O-o, Ö-ö, P-p, R-r, S-s, T-t, U-u, Ü-ü, V-v, X-x, Y-y, Z-z.
|
|
|
|
Ahoskapen bereziak:
- Ä: e irekia bezala
- C: tx bezala
- H: hasperendua, Iparraldeko euskalkietan bezala
- J: euskal x bezala
- Ö: frantsesezko eu bezala
- R: beti leuna, ere hitzean bezala
- Ü: zubererazko ü bezala
- V: frantsesezkoa bezala (venir)
- Z: ts bezala
Bi bokal jarraian badaude, beti silaba banatan doaz. Hitz guztien azentoa azken silaban dago.
Gramatika
Izenak
Volapüka hizkuntza eranskaria da, hau da, deklinabidea du. Jatorriz lau kasu zituen:
- Nominatiboa
- Akusatiboa, -i bukaerarekin
- Datiboa, -e bukaerarekin
- Genitiboa, -a bukaerarekin
1931n, bosgarrena gehitu zitzaien, bokatiboa; hartarako, nominatiboari aurretik o- aurrizkia jartzen zaio.
Volapüken kasuak | Singularra | Plurala |
---|---|---|
Nominatiboa | vol (mundua) | vols (munduak) |
Genitiboa | vola (munduaren) | volas (munduen) |
Datiboa | vole (munduari) | voles (munduei) |
Akusatiboa | voli (mundua) | volis (munduak) |
Adjektiboak
Izenei -ik bukaera gehituz sortzen dira. Horrela, vol hitzaren esanahia mundua bada, volik (munduko, mundutar) eratzen da. Adjektiboa izenaren ondoren doa eta ez du komunztadurarik egiten. Salbuespen bat da adjetiboa izenaren aurrean badoa edo aparte baldin badago.
Volapükezko testuak
Hauxe da Aita gurea jatorrizko volapüken:
O Fat obas, kel binol in süls, paisaludomöz nem ola! Kömomöd monargän ola! Jenomöz vil olik, äs in sül, i su tal! Bodi obsik vädeliki govolös obes adelo! E pardolös obes debis obsik, äs id obs aipardobs debeles obas. E no obis nindukolös in tendadi; sod aidalivolös obis de bad. Jenosöd!
Eta hauxe da 1931ko erreforma egin eta gero:
O Fat obas, kel binol in süls! Nem olik pasalüdükonöd! Regän ola kömonöd! Vil olik jenonöd, äsä in sül, i su tal! Givolös obes adelo bodi aldelik obsik! E pardolös obes döbotis obsik, äsä i obs pardobs utanes, kels edöbons kol obs. E no blufodolös obis, ab livükolös obis de bad! (Ibä dutons lü ol regän, e nämäd e glor jü ün laidüp.) So binosös!
Beste adibide batzuk
- Odelo ovisitobs flenis obas ("Bihar gure lagunei bisita egingo diegu").
- Lif ela Schleyer äbinon vemo nitedik ("Schleyer bizitza interesgarria izan zen").
- Givob ole bukis tel ("Bi liburu ematen dizkizut").
- Reidanes valik lüvipobs nulayeli läbik ä benüköli. Dünobsös obs valik in vob kobik dini Volapükatikoda! ("Irakurleei urte berri ona opa diegu. Ea denon artean, elkarrekiko ekintzen bidez, hizkuntza unibertsalaren aldeko kausari laguntzen diogun!").
Erreferentziak
- 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-23).
- (Frantsesez) Couturat, Louis. (1903). Histoire de la langue universelle. Librairie Hachette et Ce, 129 or..
Bibliografía
- Drummond, Andrew. 2006. A Hand-book of Volapük. Polygon. - Eleberri historiko bat. ISBN 1-904598-67-6
- Robertson, Ed. 1994. An Introduction to Volapük esperantoz itzulita alemanarrez itzulita
- Robertson, Ed. 1995. Arie de Jong's Revision of Volapük (1931) en Journal of Planned Languages, 21 edición.
- Sprague, Charles E. 1887. Hand-Book of Volapük.
Kanpo estekak
- Wikisource (volapük)
- Charles E. Sprague-k volapük ikasteko prestatutako gida.
- Ikasteko zenbait testu.
- (Ingelesez): Volapük ikasteko oinarrizko ikastaroa.
- (Esperantoz): Volapukaren oinarrizko gramatika.
- (Ingelesez) Flenef bevünetik Volapüka
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |