Voivodina
Voivodina[1] (serbieraz eta kroazieraz: Војводина, Vojvodina, /ʋǒjʋodina/ ahoskatua; Panoniako rutenieraz: Войводина; hungarieraz: Vajdaság /ˈvɒjdɒʃaːɡ/ ahoskatua; eslovakieraz eta txekieraz: Vojvodina; errumanieraz: Voivodina), ofizialki Voivodinako Probintzia Autonomoa (serbieraz: Аутономна Покрајина Војводина / Autonomna Pokrajina Vojvodina) Serbiako bi probintzia autonomoetako bat da. Herrialdearen iparraldean dago eta Hungariako zabaldi handiaren zati bat da. Vojvodinak izaera kulturanitza du eta bertan 26 talde etniko bizi dira. Hizkuntza ofizialak sei dira.
Voivodina | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Serbia | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Izen ofiziala | Vojvodina Vajdaság Autonóm Tartomány | ||||||||||
Estatu burujabe | Serbia | ||||||||||
ISO 3166-2 | RS-VO | ||||||||||
Hiriburua | Novi Sad | ||||||||||
Zatiketa | ikusi
| ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 45°15′N 19°51′E | ||||||||||
Azalera | 21.507,3 km² | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.740.230 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 80,91 bizt/km² | ||||||||||
Hizkuntza ofiziala | serbiera, hungariera, eslovakiera, errumaniera, Kroaziera eta Rusinera | ||||||||||
Matrikula | SRB |
Hiriburua eta hiririk handiena Novi Sad da. Bigarren hiria Hungariarekin mugan dagoen Subotica da.
Banaketa administratiboa
Barrutia | Hiriburua | Udalerriak | Azalera (km²) | Biztanleria (2011) |
Erdialdeko Banat | Zrenjanin | Novi Bečej, Nova Crnja, Sečanj, Žitište | 3.256 | 187.667 |
Iparraldeko Bačka | Subotica | Bačka Topola, Mali Iđoš | 1.784 | 186.906 |
Iparraldeko Banat | Kikinda | Ada, Čoka, Kanjiža, Novi Kneževac, Senta | 2.329 | 147.770 |
Hegoaldeko Bačka | Novi Sad | Bač, Bačka Palanka, Bački Petrovac, Bečej, Beočin, Vrbas, Srbobran, Sremski Karlovci, Temerin, Titel, Žabalj | 4.016 | 615.371 |
Hegoaldeko Banat | Pančevo | Alibunar, Bela Crkva, Kovačica, Kovin, Opovo, Plandište, Vršac | 4.245 | 293.730 |
Sirmia | Sremska Mitrovica | Inđija, Irig, Pećinci, Ruma, Šid, Stara Pazova | 3.486 | 312.278 |
Mendebaldeko Bačka | Sombor | Apatin, Kula, Odžaci | 2.420 | 188.087 |
Total | 21.500 | 1.931.809 |
Biztanleria
Voivodinak 2.031.992 biztanle zituen 2002an, horietatik: %65,05a serbiarra, %14,28a hungariarrak, %2,79a eslovakiarrrak, %2,78a kroaziarrrak, %2,45a jugoslaviarrak, %1,75a montenegroarrak, %1,50a errumaniarrak, %1,43% ijitoak eta %7,97a beste etniakoak.
Erreferentziak
- 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).